2011/05/23

SAGUAK ETA BANPIROAK BREMENEN

Gaurko antzerkiak:
Sagutxu Kaskarina (1. Maila)
Vampireland (5. Maila)
Bremengo Musikariak (1. Maila)





 SAGUTXO KASKARINA (1. MAILA)


SAGUA: Oh, ze egun alaia! A ze eguzki ederra! Beno, beno, etxeko eskailerak garbitzera noa, nire etxe aurrea txukun-txukun egon dadin.
    A ze suertea! Dirua! Norena ote da?... Ez dago inor. Badakit zer egingo dudan! Kirol-txano bat erosiko dut eta nire buruan jarriko dut. Ez da munduan ni baino sagu politagorik izango!

NARRATZAILEA: Sagu Kaskarina dendara joan da txano polit bat erostera.

DENDARIA: Kaixo Sagu Kaskarina, zer nahi duzu?

SAGUA: kirol-txano bat nire buruan jartzeko.

DENDARIA: Tori.

SAGUA: Ez dago  munduan ni baino sagu politagorik. Atarian eseriko naiz. Ez ote da inor agertuko? Ez ote nau inork ikusiko?

TXAKURRA: Uauuuuu! Uauuuuuuu! Egun on, sagutxu. Zein polita zaren! Ni Josune txakurremea naiz. Alarguna naiz eta hiru txakur txiki ditut hazitzeko…ezkondu nahi al zenuke nirekin ?

SAGUA. Zurekin ezkondu ? Ez, ez, ezta pentsatu ere ! Hiru txakur txiki hazteko dituen txakur batekin ezkondu ? Tira, tira ! Alde hemendik !

SAGUA: Ez ote da beste inor etorriko?

OILOA: Kokoroko

SAGUA: Egun on oiloa!

OILOA: Egun on sagua! Ez dut inoiz  zu bezain sagu dotorerik ikusi. Ezkonduko al zara nirekin ?

SAGUA: Ni zurekin ezkondu? Zurekin? Ja-ja! Eta goizero esnatuko nauzu ezta? Eta ez didazu lo egiten utziko ezta? Ezta pentsatu ere, ez naiz zurekin ezkonduko. Alde hemendik!

ASTOA: Egun on sagua! Ez dut inoiz zu bezain sagu dotorerik ikusi. Ezkonduko al zara nirekin ?

SAGUA: Zurekin ezkondu? Ez, ez, ezta pentsatu ere. Zure belarriak oso luzeak dira.  Zoaz  hemendik!

TXERRIA: Egun on sagua! Ze guapo zaren! Ni txerritegian bakarrik nago eta zurekin ezkontzea gustatuko litzaidake.

SAGUA: Zurekin ezkondu? Ez dago munduan zu baino zikinagorik! Alde hemendik!

SAGUA: Ea , ea nor etortzen zaidan oraingoan.

ARDIA: Beeee, beeee! Egun on sagua. Zein zoragarria zaren! Nahi al zenuke nirekin ezkondu?

SAGUA : Zurekin ezkondu ? Ez dago munduan zu baino  tuntunagorik! Dena kentzen dizute: artilea, esnea,...alde hemendik! Ez ditut tuntunak atsegin.

NARRATZAILEA: Beste animalia asko pasa ziren handik: behia, untxia, ahatea...Baina denei esan zien berdin, ez zela haiekin ezkonduko eta ez zela haiekin ezkonduko. Baina behin katueme eder bat azaldu zen...

KATUA: Miauuuu! Egun on sagua! Zein polita zaren! A, zein fina den zure isatsa! A ze moko xarmanta duzun! Eta biboteak? Ez ditut inoiz hain bibote ederrik ikusi.

SAGUA: Ez da hainbesterako izango...Zeuk ere oso bibote finak dituzu...Nola duzu izena?

KATUA: Nire izena Asensia da, eta zurea?

SAGUA: Hara ze kasualitatea! Nire izena berriz Asensio da.

KATUA: Ezkondu nahi al zenuke nirekin?

SAGUA: Oh bai, noski baietz, Asensia!

NARRATZAILEA: Hurrengo  goizean ezkondu ziren  eta bankete haundi bat ere egin zuten. Gonbidatu guztiek alde egin zutenean, biak goxo goxo geratu ziren beren etxean, baina halako batean...

KATUA: Zatoz  hona, Asensio, hurbiletik ikusi behar zaitut eta zure biboteak...ea, ea... zein politak! Muxu bat eman behar dizut. Tori...uaaammmmm. Zein goxo zegoen!. Nire aitonak esaten zuena: ez dago munduan sagu ezkon berri bat baino bazkari goxoagorik.Uuuuummmm!
Banoa hemendik, ea beste sagu ezkongai eta tuntunen bat aurkitzen dudan!




 VAMPIRELAND (5. MAILA)


1.    ESZENA

(Banpiroak lotan daude lurrean etzanda hilkutxetan baleude bezala. Otsoaren ulua entzungo da eta aurkeztu egingo dira)

EDWARD: Kaixo, ni aita banpiroa naiz.
EVANGELINE: Kaixo, ni ama banpiroa naiz.
KATHERINE: Kaixo, ni alaba banpiroa naiz.
AMONA: Kaixo, ni amona banpiroa naiz.
LURTX: Grrrr (Denak altxatuko dira)
EDWARD: Gauerdia! Gosaltzeko ordua! Maitea, prestatu gosaria.
EVANGELINE: Banoa.
EDWARD: Ni hilerrira noa, osaba Bizenteri bisita egitera. Azken bolada honetan oso bihurri dabil. Eskeletoekin kontuz ibili behar da, udazkenetan ihes egiteko ohitura dute. Lurtx, lagunduko didazu? (Edward eta Lurtx joan egingo dira)
KATHERINE: Ama!
EVANGELINE: Bai?
KATHERINE: Niretzat zerealak, mesedez.
EVANGELINE: Aix…
AMONA: Ni gazte nintzenean errebeldea nintzen, zu bezala; baina bejetarianoa egitea! Gehiegizkoa da. (Lurtx eta Edward itzuliko dira)
EVANGELINE: Gosaltzera, familia!

Denak eseriko dira eta Evangelinek gosaria banan-banan zerbitzatuko die.

EDWARD: Eskerrik asko maitea; mmm, odol freskoa! (Katherineri gosaria banatzean, denek nazka aurpegia)
EDWARD: On egin familia!
DENAK: On egin! (Odola edango dute, Katherinek zerealak jaten jarraituko du)
EVANGELINE: Maitea, berria esateko ordua iritsi da.
EDWARD: Bai, Katherine…
KATHERINE: Bai, aita?
EDWARD: Azken bolada honetan oso arduratuta gaude zure jarrerarekin. Zerealak jaten dituzu, modan janzten zara eta gauez lo egin nahi izaten duzu. Ez al zara konturatzen hori ez dela normala?
EVANGELINE: Badirudi banpiro izateak lotsa ematen dizula. Pertsona normal bat izan nahi duzu, edo zer? (Katherine ixilik)
EDWARD: Erantzun zure amari! (Katherine negarrez hasiko da) …Horregatik, Transilvaniara itzultzea erabaki dugu.
EVANGELINE: Zure arbasoen lurraldea. Ziur hango haizearekin banpiro sena garatuko duzula.
KATHERINE: Baina nik ez dut hemendik joan nahi! Ez zait Transilvania gustatzen.
EDWARD: Guk esandakoa egingo duzu eta kitto! (Katherine negarrez berriro)
EVANGELINE: Utz idazue berarekin bakarka hitz egiten.
AMONA: Aizu Transilvaniara itzultzen bagara lagunak abixatu behar ditut! Ze pozik nagoen, berriro etxera! Nazkatuta nengoen N. Y. eko exekutiboen odola edatez. Hainbeste janari light jaten dute ez dutela ia zaporerik! Benga azkar Lurtx lagundu nazazu.
EDWARD: Lurtx, joan amonarekin. (Joan egingo dira. Katherine negarrez, amari bizkarra ematen; Evangeline zutik, gelatik bueltaka).
EVANGELINE: Katherine Von Hasself Iderdof. Orain dela 857 urte gure lehenengo arbasoa Titan Iderdof Transilvaniako Drakul gazteluaren jabe egin zen. Bertako banpiroak akabatuz. Harrezkero, Transilvaniako banpiro familia arriskutsu eta errespetatuena izan gara. Van Helsinen erruz NYra bizitzera etorri behar izan genuen arte. Gure ohiturak ahal izan dugun moduan zaindu ditugu urte hauetan, baina orain zuk ehunka urtetako lana pikutara bidali nahi duzu, eta hori ez, sekula ez!
KARHERINA: Ama, odola edaten dugu, jendea hitzen dugu, hilda gaude, ezin ditut lagunak izan, neska arraro bat bezala tratatzen naute beti institutuan. Nola nahi duzu nire abizenaz harro egotea? Neska normal bat izan nahi nuke! (Evangeline gelatik aterako da)
EVANGELINE: Gauzak prestatu, bihar joanen gara. (Katherine, negarrez, gelatik aterako da).

2. ESZENA

Aberatsen familia egongelan dago, bi neskak hizketan, aldizkariei begira, ama azkazalak margotzen eta aita egunkaria irakurtzen.

STEPHANO: Ai, zer ondo burtsan ditudan akzioak gorantz doaz!
AITONA: Golfera jolastera noa Obama presidentearekin.
KAROLINE: Iuju! Diru freskoa, auto berri bat erosiko dut! Zatoz katutxo.....
KATUA: orrazi berri bat behar dut, miauuuuuu.

EMILY: Ez, ez soineko urdin hori horterada galanta da.
SUSANE: Larunbateko afarirako erosiko dut.
EMILY: Baina erosi gorria, askoz ere politagoa da.
SUSANE: Ez, lehengo urteko Armaniren bildumakoa dirudi.
EMILY: Bai zera, hark eskote handiagoa zuen! (Telefonoa entzungo da)
STEPHANO: Maitea, hartu telefonoa mesedez…
KAROLINE: Baina azkazalak ez zaizkit oraindik lehortu.
EMILY: Banoa ni! banoa ni! Bai? Aja…Hil egin da? Ai, zer pena… Baina nor zen?
Ah, bai? Gaztelu bat… Eta non? Ba ez dakit non dagoen. (telefonoa eskegiko du. Berriz eseriko da)
GURASOAK: Emily, nor zen?
EMILY: Ba…ba, gizon bat… ah! Ez dakit! Beti niri uzten dizkidazue gauzarik arduratsuenak. (gelatik joango da korrika; telefonoa berriz, gurasoak azkar altxatuko dira.
STEPHANO: Bai? Eulogio Malpetti? Bai. Ah, ezinezkoa da! Baina zenbat ziren, 95? Orduan, normala da. Gaztelu bat Transilvanian? (telefonoa eskegiko du)
KAROLINE: Baina, zer gertatzen da? ESAN, zer gertatzen da?
STEPHANO: Maitea, osaba Eulogio hil da.
KAROLINE: Nor?
STEPHANO: Ba… egia esan ez dakit, urruneko osaba aitonaren bat izango zen…gauza da gertuko familiarik ez zuenez, gaztelu bat utzi digula. (saltoka biak) Familia! Maletak prestatu, oporretan goaz!
Aitona: (obamarekin egotetik buletatu) zer ? Gaztelura batera bueltatu behar, 900 urte eman ditut gaztelu batean bizitzen eta pisu batean egotea nahiago dut. Pisu bat New Yorken adibidez.
SUSANE: Gaztelu bat! Zer ondo! (Denak joango dira eta Emily itzuliko da)
KATUA: gaztelu zikina ? Nik ez dut arratoirik jango inoiz, ez pentsa nire BIFIDUS aktiboa utziko dudan.
EMILY: Aita, ama, azkenean gogoratu naiz! Aiton bat oparitu digutela eta… ez… gaztelu bat hil dela eta… ez! Aita? Ama? Jo, beti berdin!

3. ESZENA

Banpiroen iritsiera gaztelura

EVANGELINE: Oh, maitea! Zenbat urte gure etxera etorri gabe! Dena guk utzi genuen bezala dago!
EDWARD: Bai, armiarma sareak, hautsa…zer poza, etxean azkenean! Baina Katherine? sar zaitez!
EVANGELINE: Badakigu hasieran gogorra egingo zaizula.
EDWARD: Baina denborarekin zure banpiro sena berpiztuko da.
AMONA: Ai,ai, nire etxea! Oraintxe gogoratu naiz, goiko gelan ahaztu nuen banpiroen nire ordezko hortzak, sekulako falta sumatu dut! Haren bila noa, Lurtx!
EVANGELINE: Gure itzulera ospatzeko, soineko bat probatzera noa nire gelara.
EDWARD: Ni afaltzeko biktimaren baten bila noa. Katherine, ongi etorri! Zure etxean zaude! (Katherinek nazka aurpegiarekin begiratuko du eta bere gelara joango da)

4. ESZENA

Aberatsak iritsiko dira eta gurasoek beldurtuta zabalduko dute atea.

KAROLINE: Ezinezkoa da! Hau ezin da izan gure gaztelua, beldurgarria da! (Alabak atzetik aitari helduta korrika eta oihuka sartuko dira)
AITONA: Hobe pisua hobe pisua.
STEPHANO: Lasai alabak, ez da ezer gertatzen.
EMILY: Ez dela ezer gertatzen? Frankenstein agertzea besterik ez da falta!
SUSANE: Gau osoa daramagu ilunpetan gidatzen, eta zertarako? Etxe arraro eta zahar honetan amaitzeko?
EMILY: Gaztelu batera gentozela esan zenuten!
KAROLINE: Helbidean akatsen bat egonen da, gaztelu bat utzi digutela esan zuten. Haurrek arrazoi dute, leku hau…
STEPHANO: Beno, agian gaua delako itsusia ematen du; eguna argitua arte itxaron beharko dugu. Ikusiko duzue, dena beste kolore batekoa izango da.
KAROLINE: Eta non egingo dugu lo?
STEPHANO: Logelaren bat aurkituko dugu, eta gaur lehenengo eguna denez, denok batera egingo dugu lo.
KATUA: denok batera.....miau..... maiu  ! ilea zapalduko didazue.........miau,,,,,,
ALABAK: Ai, leku hau beldurgarria da!

5. ESZENA

Edward hildakoarekin sartzen da.

EDWARD: Mnmm, ze baserritar potolo eta goxoa! Oraintxe bertan odol guztia edango nioke, baina argitzen ari du eta lotara noa, bihar gosaltzeko utziko dut hemen. Zer sorpresa hartuko duen nire familiak!

6. ESZENA

(Emily esnatu eta egongelara doa, hildakoaren ondoan eseriko da)

EMILY: Ez da bidezkoa! Beti tokatzen zait niri azkenekoa dutxatzea. Ah, badakit! Ba lehenengoa izanen naiz gosaltzen. Libre dago? (hildakoari) Nork egiten du hemen gosaria? Barkatu, zuk badakizu nor den gazteluko sukaldaria? Kaka, honek ez du nire hizkuntza ulertzen. Eta hemen zer hitz egiten ote da? You. . potatoes? Ez, noski, ingelesa ez. Bambino, torre de pisa, spaghetti carbonara? Joe, hemen ez al dute atzerriko hizkuntzarik ikasten eskolan? Zurekin ari naiz, eh? Aizu! Ze edukazio txarra! (bultza egingo dio, eta erori egingo da) Ai, ama, hil egin dut! Ezinezkoa da, hil egin dut!
SUSANE: Emily dutxa libre dago! (egongelan sartuko da)
EMILY: Ez gerturatu, ez ukitu! Superbotereak ditut eta hil zaitzaket!
SUSANE: Zer esaten ari zara, txolina? (Hildakoa ikusiko du) Ahhhhhhhhhh!
EMILY: Esan dizut!
SUSANE: Aita, ama! Hildako bat dago egongelan!
EMILY: Ez dut kartzelara joan nahi, marradun arropek potoloago egiten dute! (Amona sartuko da Lurtxekin, ordezko hortzak jarrita)
AMONA: Ai, ezin dut gehiago. Bidaiak gosetu egin nau. Zer ekarri ote digu Edwardek gosaltzeko? (Lurtxek Emily usainduko du )
LURTX: Grrrrrrrr.
AMONA: Zer, Lurtx? Baina gosaria oraindik bizirik dago eta! Nigatik ez balitz! (Bere lepora egingo du salto. Gurasoak sartuko dira.
STEPHANO: Zer dira oihu horiek?
KAROLINE: Baina zertan ari da amona hori? (banatzen saiatuko dira)
AMONA: Baina zuek nor zarete? Hau nire gosaria da, bilatu zuena!
STEPHANO: Amona gaixoa, burutik dago!
KAROLINE: Hori nire alaba da andrea, ez gosaria!
AMONA: Lurtx, lagundu! (biak joango dira)
SUSANE: Aita-ama, hor hildako bat dago!
GURASOAK: Zer?
EMILY: Baina nahi gabe izan da…
STEPHANO: Baina zer demontre ari da gertatzen etxe honetan?
KAROLINE: Gaztelua sorginduta dago! Alde egin nahi dut hemendik! (Katherine agertuko da)
KATHERINE: Zuek nortzuk zarete?
KATUA: Eta txakur nazkarri hori ?
EMILY: Azkenean! Ongi janzten den neska polit bat!
STEPHANO: Ez, zu nor zara?
KATHERINE: Ni Katherine Von Hasself naiz. Eta zuek? Hemen bizi zarete?
SUSANE: Gaztelu hau oparitu digute. Baina oso gauza arraroak gertatzen ari dira. Eta… uau, zer soineko polita daukazun!
KATHERINE: Ah, eskerrik asko. Zuek ere oso fashion zarete. Ahh! Hildako bat!
STEPHANO: Ez gara gu izan! Hor zegoen iritsi garenean!
EMILY: Bai aita, neu izan naiz, baina nahi gabe…
KAROLINE: Goazen hemendik, honek zoroetxea dirudi! (denak joango dira; Katherine alde batera eta besteak bestera).
AITONA: eta gaztelua saldu eta pisutxu eguzkitxu bat erosi MIAMIN?
7. ESZENA

(Edward eta Evangeline agertuko dira)

EDWARD: Baina zer zarata dator hortik? Ezin da lo egin!
EVANGELINE: Oh, maitea! Gosaria ekarri duzu!
EDWARD: Sorpresa bat zen, baina… zer egiten du lurrean? Lurtx! Amona! Non daude denak?
EVANGELINE: Ni gosaria prestatzera noa, maitea (hildakoa hartu eta joan egingo da; amona eta Lurtx sartuko dira)
AMONA: (Oso haserre, kolpe bat emango dio Edwardi) Baina nori bururatzen zaio gosaria bizirik ekartzea? Ikusiko duzu zer istilutan sartuko garen!
EDWARD: Zertaz ari zara?
AMONA: Zertaz? Lurtx eta ni esnatu garenean, familia oso bat zegoen hemen egongelan!
EDWARD: Oh, ez! Hildakoa ikusiko zuten! Zerbait egin behar dugu! Evangeline! Katherine! (biak agertuko dira)
EVANGELINE: Bai, maitea? Oraindik ez dago prest gosaria…
EDWARD: Familia oso batek gure gosaria ikusi du!
EVANGELINE. Eta zer egingo dugu orain? Gure bila etorriko dira! Alde egin beharko dugu berriz!
KATHERINE: Bai, NYera!!!!(denek gaizki begiratuko diote) Ideia bat zen…
EDWARD: Badakit, itzultzen direnerako prest egonen gara eta beraien lepora salto eginen dugu!
KATHERINE: Ez! Hori da bururatzen zaizun guztia? Jende hori hiltzea?
EVANGELINE: Beno, banpiro bihurtu ditzakegu.
KATHERINE: Zertarako? Gu bezala betiko sufritzen egoteko?
AMONA: Sufritzen? Ni ez naiz sufritzen ari! Ni oso zoriontsua naiz!
LURTX: Eta ni!
KATUA: zu ganbarara, zikin zaude eta ! mamamamama
AMONA: Badakit zein den neskatxa honen arazoa eta soluzioa bururatu zait.
EVANGELINE: Baina amona, orain arazo handiago bat dugu eskuartean.
AMONA: Bai, bai, entzun ondo: nire planarekin arazo guztiak konponduko dira. (Denak bilduko dira belarrira hitz egiteko, Katherine izan ezik)
AITONA: Bai emakume eder hau entzun beharko dugu ! GUAPA!
KATHERINE: Nik ez dut ezer jakin nahi. (eta joan egingo da)

8. ESZENA

Voz Off: Urtebete geroago….

Bi familiak elkarrekin bazkaltzen; denak banpiro dira baina neskak oso fashion.

EMILY: Zeinen gozoa dagoen azukrerik gabeko odol hau; gainera, ez du batere gizentzen!
SUSANE: Esan nizun bezala, Katherine, bihar festa gothiko bat ospatuko dute herrian, joango al gara? Horrela, soineko berria estreinatu dezakezu!
KATHERINE: Jo, eta zuek uste duzue Mortimer festan egonen dela? Hain du zuria larrua …bere lepoko zainek maitemindu egiten naute!!! Kontrolatu ezinik nabil azken bolada honetan.
STEPHANO: Beno, familia! Bihar ondoko hilerrietara joan gaitezke, norbait lurperatu duten ikustera.
KAROLINE: Eta emakumea bada, bere eraztuna edo lepokoak nahi ditut, maitea!
EVANGELINE: Gu, berriz, etxea txukuntzen hasi behar dugu, eh? Lurtx udaberria dator eta argi gehiegi sartzen da!!! Goazen.
DENAK: Goazen bai, goazen!


AMAIERA



BREMENGO MUSIKARIAK (1. MAILA)



Narratzailea: Asto zaharra baserrian bizi da. Zahartu da eta ez du baserriko lanak egiteko indarrik.
Baserritarra (1): Etxetik kanpora! Zuk jan eta jan, eta nik lan eta lan. Ospa hemendik!
Narratzailea: Orain nola bizi? Astoa negarrez doa. Baina halako batean… ideia bat du.
Astoa: Danborra jotzen dakit eta danborra joko dut!
Narratzailea: Danborra hartu eta badoa herrirantz. Bidean txakur batekin topo egin du.
Astoa: O, txakur zaharra! Zer egiten duzu baserritik urrun?
Txakurra: Zahartu naiz eta baserritarrak baserritik bota nau.
Astoa: Zu ere bai?
Baserritarra (2): Etxetik kanpora! Zuk jan eta jan, eta nik lan eta lan. Lapurrak trankil dabiltza lapurretan. Txakur gazte bat behar dut. Ospa hemendik!
Astoa: Goazen txakurra!
Txakurra: Nora?
Astoa: Herrira.
Txakurra: Zertara?
Astoa: Musika egitera. Nik danborra jotzen dut.
Txakurra: Ba… nik txindatak joko ditut.
Narratzailea: Astoak danborra eta txakurrak txindatak joaz herrirantz doaz.
Astoa: Zer da hori?
Txakurra: Katu bat miauka.
Astoa: O, baserriko katu zaharra da!
Txakurra: Negarrez dago.
Astoa: Egun on! Zergatik zaude negarrez?
Katua: Zahartu naizelako baserritik bota naute.
Baserritarra (3): Etxetik kanpora! Zuk beti jan eta jan, eta nik lan eta lan. Saguak ris eta ras trankil dabiltza etxean. Katu gazte bat behar dut. Ospa hemendik!
Astoa: Ez negarrik egin eta goazen!
Katua: Nora?
Txakurra: Herrira.
Katua: Zertara?
Astoa: Musika egitera. Txakurrak txindatak jotzen ditu eta nik danborra.
Katua: Ba… nik txirula joko dut.
Narratzailea: Instrumentoak hartu eta herrirantz doaz pozik. Halako batean…
Oilarra: Kukurruku!
Katua: Baserriko oilar zaharra da!
Txakurra: Hau ere baserritik urruti dabil.
Astoa: Zer egiten duzu bide ertzean?
Oilarra: Baserritik bota naute.
Txakurra: Zergatik?
Oilarra: Baserritarrak esan dit oso zaharra naizela.
Baserritarra (4): Etxetik kanpora! Zuk beti jan eta jan, eta nik lan eta lan. Gaur goizean ez duzu kukurrukurik jo eta denok lo gelditu gara. Oilar gazte bat behar dut! Ospa hemendik!
Katua: Animo eta goazen!
Oilarra: Nora?
Txakurra: Herrira.
Oilarra: Zertara?
Astoa: Musika egitera. Katuak txirula jotzen du, txakurrak txindatak eta nik danborra.
Oilarra: Ba… nik gitarra joko dut!
Narratzailea: Gitarra, txirula, txindatak eta danborra hartuz, laurak herrira doaz pozik. Bat-batean…
Txerria: Kurrin, kurrin, kurrin…
Oilarra: Baserriko txerri zaharra da.
Txakurra: Hau ere baserritik urruti dabil.
Astoa: Zer egiten ari zara?
Txerria: Baserritik alde egin dut.
Txakurra: Zergatik?
Txerria: Zaharra naizelako hilko naute.
Baserritarra (5): Etxetik kanpora! Zuk beti jan eta jan, eta nik lan eta lan. Bihar hilko zaitut odolosteak eta txorizoak egiteko. Txerri gazte bat nahi dut.
Katua: Lasai. Goazen!
Txerria: Nora?
Txakurra: Herrira.
Txerria: Zertara?
Oilarra: Musika egitera. Katuak txirula jotzen du. Astoak danborra, txakurrak txindatak eta nik gitarra.
Txerria. A! Nik bibolina joko dut!
Narratzailea: Gitarra, txirula, bibolina, txindatak eta danborra hartuz herrira doaz pozik etxe baten bila. Etxe batean sartzen direnean… bi lapur gauzak osten ari dira…
(zarata entzuten da)
1. Lapurra: Ze edo zer entzun duzu?
2. Lapurra: Ez, jarrai dezagun.
(zarata gehiago)
1. Lapurra: E! Beldur naiz!
2. Lapurra: Hobe da hemendik lehenbailehen alde egitea. Goazen!
Txerria: Ja, ja, ja bota egin ditugu!
Oilarra: Bai, etxe honetan geldituko gara bizitzen.
Katua: Kanta dezagun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario