2011/02/23

Lantzeko Inauteria

GURE INAUTERIAK




BIZKAIAN


Atorrak eta Laminak (Mundakan)

Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak eta musikariek burko-azala janzten dute buruan. Egun horretan tostada edo torradak jateko ohitura dago. Azken urteotan Lamina jantzita kaleratzen da neska talde bat egun berean.

IPARRALDEAN

Kotilungorriak (Uztaritzen – Lapurdin)

Poltsikoan errautsa daramate, airean eta jendeari botatzeko. Umeak izutzen ibiltzen dira eta etxekoek emandako eskudirua batzen dute.








NAFARROAN

Hartza (Arizkunen)

Hartza ihes egin nahi du eta jendea izutzen du. Artzainak lotuta darama.








Mamoxarroak (Unanuan)

Batera eta bestera ibiltzen dira eta ume edo neskatilaren bat ikusiz gero korrika abiatzen dira ea harrapatzen duten. Afalostean dantza egiten dute plazan.




Miel Otxin (Lantzen)

Hiru bat metroko panpina da. Zaldiko Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Asteartean epaitu, tiroz hil eta lurrera bota ondoren zatitu eta sua ematen diote.









Zaku Zaharrak (Lesakan)

Itxura barregarria dute eta jendea jotzen aritzen dira.









Joaldunak (Iturenen eta Zubietan)

Iturengoek painelu gorriak daramatzate eta Zubietakoak urdinak. Astelehenean Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino eta asteartean, berriz, Iturengoak Zubietara.






ARABAN

Markitos (Zalduondon)

Traje beltzez jantzitako panpina da. Igande goizean sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Arratsaldean Markitos jaitsi eta epaia irakurtzen diote: hil egin behar du. Panpina lurrean jarri eta sua ematen diote.

2011/02/22

GURE MITOLOGIA


BASAJAUN: Basoetako zaindaria naiz eta zuek baino hamar aldiz handiagoa naiz.





TARTALO: Kobazuloan bizi den begi bakarreko erraldoia naiz.



JENTILA: Erraldoia naiz eta nire indarra frogatzeko apustuan aritzea gustatzen zait.



LAMIA: Erreka bazterretan bizi naiz eta urrezko orraziarekin orrazten dut nire ile luzea.

  
MARI: Euskal Herriko mendiak babesten dituen Dama.




2011/02/21

GURE ANTZERKIAK

TXANO GORRITXO 2: ARDIEN MENDEKUA

“Telebistarako laburmetraia, jatorrizko bertsio azpitituluduna”.

Azpitituluak: (Lau ikasle taula gainean). Gu ez gara aktoreak. Ez, ez gara aktoreak. Baina hala ere oso inportanteak gara. Bai, gu gabe ez zarete ezertaz enteratuko. Baina guk lagunduko zaituztegu, azken finean gu gara... azpitituluak!
Maisua: (Haserre agertuz). Ez, ez, ez, moztu! Zuek uste duzue zerbait ulertu dutela? Honela entsaiatu al dugu? Benga, tira barrura eta has gaitezen berriro. (Ikasleekin noa eta telona ixten da).
Azpitituluak: (Lau ikasleak berriro taula gainean, aurrean belauniko eta erdarazko paperak erakusten hitz egitean). Gu ez gara aktoreak. Ez, ez gara aktoreak. Baina hala ere oso inportanteak gara. Bai, gu gabe ez zarete ezertaz enteratuko. Baina guk lagunduko zaituztegu, azken finean gu gara... azpitituluak!
Logoa: Ni ere ez naiz aktorea, baina inportantea naiz ni ere. Bestela, nola jakingo duzue zein kate ikusten ari zareten? Ni telebista-katearen logoa naiz. (Ezkutatuta daraman “Gabitxu telebistako” logoa erakusten du eta eskaileran igotzen da).
Narratzaileak: Aurreko atalean...

--------------------- HARATEGIA ------------------------

Erosle 1: Emaidazu kilo bat txuleta, mesedez.
Txanogorritxoak: Hemen duzu. 10 euro dira.
Erosle 2: Emaiguzu saltxitxa kilo erdi, mesedez.
Txanogorritxoak: Hemen duzue. 6 euro dira.
Erosle 3: Emaiguzu bi kilo txuletila, mesedez.
Txanogorritxoak: Hemen duzue. 20 euro dira.
Txanogorritxoak: Beno, ardi osoa saldu dugu jadanik. Bai, diru pilo dugu

------------------------ Telona ------------------------

Ardiak: (Bost ikasle agertzen dira eta eskenatoki aurrean dauden aulkietan esertzen dira). Beee, beee, behin batean... (Ikasle bat altxatzen da): Behin batean otsoek gure amama hil zuten. (berriro esertzen da). Beee, beee, behin batean... (Ikasle bat altxatzen da): Behin batean otsoek gure amama jan nahi izan zuten. (berriro esertzen da). Beee, beee, behin batean... (Ikasle bat altxatzen da): Behin batean Txano Gorritxoek gure amama zatitu zuten. (berriro esertzen da). Beee, beee, behin batean... (Ikasle bat altxatzen da): Behin batean Txano Gorritxoek gure amama saldu zuten. (berriro esertzen da). Beee, beee, behin batean... (Ikasle bat altxatzen da): Behin batean gure amama jan egin zuten. (berriro esertzen da). Beee, beee, bengantza!

Telona ixten da.

Ardiak: (Ardien Jainkosaren inguruan hau gurtzen). Oh, ardien Jainkosa. Oh, ardien Jainkosa. Zure laguntza behar dugu. Oh, ardien Jainkosa. Oh, ardien Jainkosa itzuli iezaguzu gure amama. Oh, ardien Jainkosa. Oh, ardien Jainkosa. Zure laguntza behar dugu. Oh, ardien Jainkosa. Oh, ardien Jainkosa itzuli iezaguzu gure amama.
Ardien Jaikosa: (Ez da agertzen, bere ahotsa entzuten da soilik). Nire laguntza eskatu didazue eta lagundu egingo dizuet. Joan zaitezte lasai, ni ardurako naiz eta.

Telona ixten da.

Erosleak: (Etxean eserita bazkalorduan). Bai gozoak daudela txuleta hauek, bai. Baina, baina, zer gertatzen ari zait? Baina, baina, (ardi kareta janzten dira) bee, bee.
Erosleak 2: (Etxean eserita bazkalorduan). Bai gozoak daudela saltxitxa hauek, bai. Baina, baina, zer gertatzen ari zait? Baina, baina, (ardi kareta janzten dira) bee, bee.
Erosleak 3: (Etxean eserita bazkalorduan). Bai gozoak daudela txuletila hauek, bai. Baina, baina, zer gertatzen ari zait? Baina, baina, (ardi kareta janzten dira) bee, bee.

Telona ixten da.

(Txano Gorritxoak eta otsoak etxean daudela telefonoak jotzen du. Eskenatokian, alde batean hauek. Beste aldean ardi okela jan zutenak)

Txano Gorritxo: Bai, nor da?
Txuleta jaleak: Nor garen? Zuek saldu zenizkiguten txuletak jan ditugu eta ardiak bihurtu gara.
Txano Gorritxo: Zer diozu? Hori ez da posible. Utz nazazue paketan.
Txuleta jaleak: Ez diguzu kasurik egingo? Ba zuen etxera joango gara!
(Telefonoak jotzen du berriro ere.)
Txano Gorritxo 2: Bai, nor da?
Saltxitxa jaleak: Nor garen? Zuek saldu zenizkiguten saltxitxak jan ditugu eta ardiak bihurtu gara.
Txano Gorritxo 2: Zer diozu? Hori ez da posible. Utz nazazue paketan.
Saltxitxa jaleak: Ez diguzu kasurik egingo? Ba zuen etxera joango gara!
(Telefonoak jotzen du berriro ere.)
Txano Gorritxo: Bai, nor da?
Txuletila jaleak: Nor garen? Zuek saldu zenizkiguten txuletilak jan ditugu eta ardiak bihurtu gara.
Txano Gorritxo: Zer diozu? Hori ez da posible. Utz nazazue paketan.
Txuletila jaleak: Ez diguzu kasurik egingo? Ba zuen etxera joango gara!
Guztiak doaz etxera eta han kexaka daudela ateko txirrina jotzen du.

Otsoa: Nor arraioa izango da orain?
Otsoa 2: Ez da herri osoa etorriko, ezta?
Otso aitona: Hobe ezetz, bestela...
Txano Gorritxoak. Beno, tira, zuen txanda da. Erantzun ezazue azkar.
Otsoa: Bai, nor da?
Ardiak: Gure amama hil, zatitu eta saldu egin zenuten. Orain ordainduko duzue.
Otsoa: Baina, nortzuk zarete?
Ardiak: Nortzuk garen? Gure amamari ezker aberastu zineten eta gu amama genuen maite.

(Ardiak “Amama nuen maite” kantatzen hasten dira – Mikel Laboaren Txoriak txori)



“Ardia frijitzen baduzue
Gozoa egongo da
Baina horrela
Ez de gehiago amama izango
Eta nik amama nuen maite”

Txano Gorritxoak eta Otsoak: Baina, baina, zer gertatzen ari zait? Baina, baina, (ardi kareta janzten dira) bee, bee.
Ardien Jaikosa: (Bere ahotsa entzuten da bat-batean). Geldi! Ardien Jainkosa naiz eta dena konponduko dut. Ardijaleok, prometatzen duzue ez duzuela berriro ardirik jango?
Ardijaleak: Bai, bai, prometatzen dugu. Baina itzuli iezaguzu gure itxura, arren.
Ardien Jainkosa: Eta zuek, prometatzen duzue ez duzuela berriro ardirik kaltetuko?
Txano Gorritxoak eta Otsoak: Bai, bai, prometatzen dugu. Baina itzuli iezaguzu gure itxura, arren.
Ardien Jainkosa: Hala bedi.

(Amama agertzen da. Kareta kentzen dute guztiok.)

Ardiak: Amama! Mila esker Jainkosa!
Beste guztiok: Gure itxura berreskuratu dugu. Biba ardien Jainkosa! Biba! Gora ardiak! Gora!
Narratzaileak: Uste genuen ez genuela ezer esango. Bai, bazen garaia. Tira, hemendik aurrera denok izan ziren lagunak eta oso pozik bizi ziren. Mila esker eta datorren kurtsora arte. Agur Ben Hur.






TXANO GORRITXU



- Kaixo, zertan ari zarete?

- Gu? Ba... futbolean jolasten.

- Eta gu pustarriekin. Gehiago gustatzen zaigu.

- Ba gu ipuinekin jolasten gara.

- Ipuinekin?

- Bai, eta gaur Txanogorritxoren ipuinarekin jolastuko gara.

KOROA: Nor?

- Txano Gorritxo!

KOROA: Aahh!

NARRATZAILEA: Behin batean Otsoama zegoen etxean eta...

OTSOAMA: Otsokumeak, otsokumeak! Etorri hona azkar.

OTSOKUMEAK: Bai, amatxo. Zer nahi duzu?

OTSOAMA: Gaur zuen aitonaren urtebetetzea da. Bere etxera joan behar duzue arditxo hau eramatera. Afari ederra prestatuko du honela.

OTSOKUMEAK: Oso ondo. Ardi errea asko gustatzen zaigu.

OTSOAMA: Tori, hartu Metrorako dirua eta kontuz ibili.

OTSOKUMEAK: Bai amatxo, kontuz ibiliko gara. Gero arte.

OTSOAMA: Gero arte.

KOROA (Abestu)---- Boga, boga otsokume, otsokume...

joan behar duzu urrutira, urrutira -----------

OTSOKUMEAK: Bi txartel mesedez.

PIKA: Tori, 2 euro dira.

OTSOKUMEAK: Hemen dituzu.

PIKA: Oso ondo. Eskerrik asko.

GUSTABO: Kaixo lagunak Gustabo naiz. El reportero más ditxaratxero de Barrio sesamo... baina, baina... uste dut hau ez dela nire ipuina. Hobe hemendik joatea

TXANOGORRITXOAK: Kaixo otsokumeak, nora zoazte?

OTSOKUMEAK: Aitonaren etxera. Ardi hau eraman behar diogu afaria prestatzeko. Bai, bere urtebetetzea da eta.

TXANOGORRITXOAK: Ba... metro honetan ez zarete hara helduko. Hobe duzue autobusa hartzea.

OTSOKUMEAK: Seguru? Amatxok esan digu metroz joateko.

TXANOGORRITXOAK: Lehen bai baina ibilbidea aldatu dute, beraz zuek ikusi baina... hobe autobusa hartzea.

OTSOKUMEAK: Beno, mila esker Txanogorritxoak.

TXANOGORRITXOAK: (bitartean) Guk Taxia hartuko dugu eta arinago helduko gara, je je je.

KOROA (Abestu)----------- otsoa, otsoa, otsoa da gixajo (2) ... --------------

TXANOGORRITXOAK: Tira, hor dago Otso Aitona. Bai, soka honekin lotuko dugu eta Otsokumeak etortzen direnean... je, je, je.

KOROA (Abestu)--- txano gorritxu ze maltzurra den (2) ----------------

OTSOKUMEAK: Hor dago etxea, azkenean heldu gara. Aitona, aitona!

TXANOGORRITXOAK: kaixo, kaixo. Hara nortzuk ditugu hemen. Etorri gurekin.

NARRATZAILEA: Otsokumeak ere lotzen dituzte eta ardia lapurtzen diete.

TXANOGORRITXOAK: Eta orain ganibeta handia hartu... eta ardia zatituko dugu.

--------------------- HARATEGIA ------------------------

EROSLE 1: Emaidazu kilo bat txuleta, mesedez.

TXANOGORRITXOAK: Hemen duzu. 10 euro dira.

EROSLE 2: Emaiguzu saltxitxa kilo erdi, mesedez.

TXANOGORRITXOAK: Hemen duzue. 6 euro dira.

EROSLE 3: Emaiguzu bi kilo txuletila, mesedez.

TXANOGORRITXOAK: Hemen duzue. 20 euro dira.

TXANOGORRITXOAK: Beno, ardi osoa saldu dugu jadanik. Bai, diru pilo dugu.

KOROA (Abestu)---- Lasai. Dena, dena ondo amaituko da (2) -----------

NARRATZAILEA: Otsokumeak askatzen dira eta aitona askatu ondoren Txano Gorritxoengana joaten dira.

OTSOKUMEAK: Orain guk harrapatu zaituztegu. Non dago gure ardia?

TXANOGORRITXOAK: Ez, dakit, agian mendian egongo da belarra jaten.

OTSOKUMEAK: Ez dut uste, hilda zegoen eta.

OTSOAITONA: Hui hui hui. Zer da diru pila hori? Ez diguzu esango gure afaria saldu duzula?

TXANOGORRITXOAK: Beno, Tira, Ba... bai.

OTSOKUMEAK: Oso gaiztoak zarete, baina diru horrekin etxe berria erosiko dugu. Eta guztiok biziko gara elkarrekin... nahi baduzue.

TXANOGORRITXOAK: Bai, gustura joango ginateke zuekin barkatzen badiguzue.

NARRATZAILEA: Eta horrela egin zuten eta oso pozik bizi ziren betiko.

GUZTIOK: * Agian hau ez da zuek ezagutzen duzuen ipuina... baina gure maisuak honela kontatzen digu!