2010/06/29

IPUIN LEHIAKETA

Urtero legez aurten ere ipuin lehiaketa izan dugu eskolan. Ipuinen pertsonaia nagusia eskolako maskota da, hau da, Gabitxu. Eta aurtengo gaia: Gabitxu kirolaria. 2. mailako ikasleek ere hartu dute parte (noski) eta hona hemen irabazleak:


GABITXU SOKA TIRA EGITEN

Gabitxu etxean zegoen pentsatzen: nik soka tira talde bat egin behar dut. Kalera joan zen eta bi ume ikusi zituen asperturik. Gabitxuk esan zien umeei: nahi duzue nirekin soka tira taldea egin? Eta umeek erantzun zuten baietz. Ba goazen beste umeak bilatzera! Joan ziren parkera eta beste lau ikusi zuten. Gabitxuk esan zien: nahi duzue gurekin soka tira taldea egin? Baietz erantzun zioten eta Gabitxuk esan zuen: ba goazen entrenatzera, bat, bi eta hiru, tiratu, benga. Bihar txapelketa izango da, hamarretan egon behar gara.


Eguna pasatu zen. Jende asko zegoen eta hasi ziren. Tiradak galtzen hasi ziren baina Gabitxu oso indartsua zenez bultzada bat eman zuen eta irabazi zuten.


Momentu horretan jende guztiak taldea aupatu zuen eta urrezko trofeoa irabazi zuten.


Olinpiadetara joan ziren eta oso famatuak bihurtu ziren txapelketa guztiak irabazi zuten eta.

Oihane. (1go saria)


GABITXU IGERITOKIAN

Egun batean Gabitxu eta Luan joan ziren igeritokira. Han, bainujantzia ipini eta gero esan zuen Gabitxuk: - Luan, ez dakit igeri egiten! Eta esan zion Luanek: - Ba nik igeri egiten irakatsiko dizut! Prest zaude?- Bai – esan zuen Gabitxuk oso pozik.

- Ba, begira, lehenengo esku bat eta gero bestea, prest?Bat, bi, bat eta bi. Oso ondo Gabitxu, orain hankekin, bat, bi, bat eta bi. Oso ondo, orain badakizu igeri egiten. Baina, Gabitxu, kendu itzazu besoetako flotagailuak!

Kendu zituen eta bazekien igeri egiten.

Iragarki bat irakurri zuen. “Igeri egiten badakizue kanpeonato bat dago eta mila euro irabaziko duzue. Orduan gabitxuk pentsatu zuen: nik irabaziko dut! Orain entrenatzera joango naiz igeritokira”.

Entrenatu eta gero afaldu zuen eta lo egitera joan zen.

Hurrengo egunean, Gabitxu ez zenez esnatu Luanek ura bota zion gainetik. Joan ziren kanpeonatora. Gabitxu bainujantzia jantzi eta uretan sartu zen. Irabazi zuen. Kopa eta dirua eman zioten. Azkenean etxera joan ziren poz-pozik.

Alazne. (2. saria)



GABITXU ETA NADAL

Behin batean Gabitxu etzanda zegoen sofan telebistan teniseko partidua ikusten. Orduan Internet begiratu zuen apuntatzeko eta baietz jartzen zuen. Orduan kotxea hartu zuen eta joan zen. Sartu zenean mutil bat zegoen entrenatzen. Orduan esan zion Gabitxuk:

Gabitxu: nola deitzen zara?

Nadal: Ni Nadal deitzen naiz.

Gabitxu: Ni Gabitxu deitzen naiz eta zertan jolasten zaude?

Nadal: Ba, tenisean jolasten ari naiz.

Gabitxu: Jolastu al dut?

Nadal: Bai, bai, jolastu al duzu baina tori erraketa. Horrela jolastu al duzu.

Gabitxu: Benga, tira, joango gara jolastera, animo.

Nadal: Bale, benga.

Gero joan ziren eta esan zion Gabitxuk: Baina nik ez dakit jolasten.

Nadal: Ba, nik irakatsiko dizut. Hartu erraketa eta aldatu arropaz.

Gabitxu: Bale, orain etortzen naiz. Banago prest.

Nadal: Orain hartu erraketa honela.

Gabitxu: Bale.

Nadal: Orain pilota honela hartu. Bota pilota gorantz eta eman erraketarekin. Badago.

Gabitxu: Badakit, badakit. Biba, biba! Eskerrik asko Nadal. Agur, Luani esango diot. Luan, badakit tenisean jolasten.

Luan: Bai? Eman bostekoa. Biba Gabitxu, biba, biba. Orain zuk irakatsiko didazu niri.

Gabitxu: Bale.

Nora. (3. saria)

2010/06/25

LUANEN GUTUNAK


Banbalu lagun maitagarriak,


Seguraski non nagoen galdetuko diozue zuen buruei baina gogoratuko duzuenez azken gutunean nire aitonari buruz hitz egin nizuen, hau da “Bolinbinbi”-ri buruz.

Berataz hitz egitean, berarekin zein ondo pasatzen nuenaz ere gogoratu nintzen eta zuek oporretara joango zaretenez, zer egingo dut nik bakarrik eskolan?

Gauzak horrela nire familia bisitatzera joatea erabaki dut, zelako poza hartuko duten ni ikustean!

Hala ere zin degizuet ez naizela zuetaz ahaztuko, zuen argazkiren bat ere hartu dut nirekin eramateko, eta seguru nago zuek ere ez nauzuela inoiz ahaztuko.

Zenbat gauza ikasi ditudan zuekin, a zelako poza zuekin azken bi urte hauetan bizitakoa. Barkatuko didazue baina idazten jarraitzen badut negarrez amaituko dut faltan botako zaituztet eta.

Beno laguntxoak lanbabu eta hurrengora arte. Zintzoak ibili eta gogoratu ondo: Udan ere, nahiz eta oporretan egon, euskara da hizkuntzarik politena.

Musu bana zuentzat.

Ekainak 21



Banbalu lagun maitagarriak,


Hemen nauzue berriro eta lehenik eta behin gauzatxo bat esango dizuet: aurreko egunean antzerki gelan kolatu nintzen eta prestatzen zaudeten obrarekin barre eta barre egin nuen, ez zenidaten entzun? Jon, papera hobeto ikasi behar duzu, eh? Hala ere seguru nago eguna heltzen denean primeran baino hobeto egingo duzuela, azken finean hoberenak zarete!

Bada, hau esan ondoren kontatu beharrekoarekin jarraituko dut. Nire azken gutunean esan nizuen nire izenaren esanahia kontatuko nizuela eta iratxook beti, beti betetzen dugu gure hitza, prometatzen duguna egiten dugu, zuek ere, ezta?

Ba nire izenak zer esan nahi duen euskaraz argitu baino lehen beste gauzatxo bat azaldu behar dizuet, iratxook zuek ez bezala bizitzan zehar hainbat aldiz aldatzen dugu izena.

Adibidez, nire aitonari hortz bakarra geratzen zitzaionean bere lagun guztiek “Binbilinbo” deitzen zioten, hau da “Hortz bakarra duena”. Baina erori zitzaionetik “Bolinbinbi” esaten diote, hau da “Bere hortza galdu duena”. Dibertigarria da, ezta? Agian beste egun batean adibide gehiago kontatuko dizkizuet.

Eta hona hemen nire izenaren misterioa: nik ez dut inoiz izenaz aldatu, beti gauza berriak ikasten nagoenez honela esaten didate: Luan, hau da “Ikasten gustatzen zaiona”. Eta ez dut uste inoiz aldatuko dudanik zuek bezala beti ikasten jarraitzeko asmoa dut eta.

Beno laguntxoak lanbabu eta hurrengora arte.

Luan

Maiatzak 20

Kaixo lagun maitagarriak,


Banbalu. Hemen nago berriro eta kontatuko dizuet zer izan zen eskola honetan gehien gustatu zitzaidana zuetaz aparte, noski.

Ni herri askotan egon naiz eta adibidea jartzeko esango dizuet Ingalaterran ingeleraz hitz egiten dutela, hizkuntz polita eta Gaizkak ere badaki horrela mintzatzen, baita zuek ere pixkatxo bat behintzat. Baina hain arraroa da idazteko “BLU” esaten dute baina BLUE idazten dute edo “Gudbai” esateko Good bye idatzi, erotuta egongo dira ingelesak?

Zuek, aldiz, oso hizkuntz polita duzue. Euskara deitzen duzue eta hain maitagarria da ezen nik ere ikasi egin dudala zuek hobeto ulertzeko baina gero zuek martzianoz egiten duzue eta nik ez dut piperrik ulertzen. Mesedez gelan eta patioan, kalean eta etxean... egin ezazue euskaraz. Hasieran zailtxoa da baina ohitura hartu ezkero munduko hizkuntzarik politena eta dibertigarriena denaz konturatuko zarete.

Beno laguntxoak hurrengoan eta euskara asko hitz egiten baduzue sekretu bat kontatuko dizuet: zer esan nahi duen nire izena zuen hizkuntzan, euskaraz.

Lanbabu eta hurrengora arte.

Apirilak 16


Kaixo lagun maitagarriak,


Arraro egingo zaizuen arren gutuntxo hau Gaizkarentzat da.

Gaizka, Gaizka. Fruta dendara joango zaretela? Zu bai inozentea, seguru al zaude dendariak euskaraz hitz egiten duena? Eta horrela ez bada, nola moldatuko zarete?

Bada zorte ona duzula nire laguntza izango bait duzu. Hona hemen iratxoen eraztun magikoa, berari esker ulertu ahal izango duzu dendariak esango duena nahiz eta “martzianoz” egin.

Baina kontuz, kolorez aldatu ezkero horrek esan nahiko du “martziano” gehiegi egin duzula eta zerbait esan beharko duzu euskaraz bestela arriskutsua izan daiteke.

Badakizu horrela direla gauza magiko guztiak: alde ona badute baina gehiegi erabili ezkero...

Beraz, ondo pasa baina kontuz ibili!

Otsailak 5





Kaixo lagun maitagarriak,


Banbalu berriro. Prest nago nire istorioarekin jarraitzeko.

Beste eskola batean arkatza deskubritu nuen, zelako inbento polita. Idatziz eta idatziz mundu berria ireki zen nire aurrean eta orain txisteak, gutunak, ipuinak, istorioak... denetarik konta dezaket baita ahotsa galtzen dudanean ere eta honela kontatu ahal diezazueket nire istorioa.

Bada eskolaz eskola ibili ondoren hona heldu nintzen, San Gabriel eskolara eta zuek ezagutu zintuztedan, gogoratzen duzue lehenengo eguna? Hasieran maisuak beldur pixka ematen zidan baina zenbat gauza egiten dituen, zuek ondo pasatzeko eta ikasteko, eh?

Horregatik geratu nintzen hemen zuek inoiz topatu ditudan lagunik onenak eta dibertigarrienak zaretelako eta zuekin pilo baino gehiago ikasten nagoelako.

Baina bada ezin ulertu dudana, zergatik haserretzen zarete zuen artean? Ez da hobeto guztiok lagun izatea eta elkarrekin jolastea? Tira ba saia zaitezte ondo konpontzen eta ikusiko duzue zein ondo. Beno lagunak orria amaitu zait beraz, lanbabu eta hurrengora arte.


Urtarrilak 15


Kaixo lagun maitagarriak

Dirudienez irrikan zaudete iratxook nola idazten dugun jakiteko eta ni beti laguntzeko prest nagoenez gutun hau idatzi dizuet. Ez baduzue ondo ulertzen ez kezkatu, iratxook honela gara eta. Laguntza behar baduzue Gaizkari esan eta seguru nago lagunduko dizuela iratxoon lagun ona da eta.
Bide-batez aprobetxatuko dut niri buruzko istorioa kontatzeko.
Orain dela pilo jaio nintzen hemendik oso urrun eta dagoeneko 521 urte ditut. Asko dira, ezta? Bada ni oso gaztea naiz oraindik baina tira, jarrai dezagun istorioarekin.
Urte asko daramat eskolaz eskola ibiltzen eta leku guztietan ikasi ditut gauza miragarriak. Eskola batean kirol arraro bat ezagutu nuen. Futbola edo deitzen zuten baina nik ez nuen ulertu zergatik zebilen korrika baloi baten atzean gero baloi gizajoari ostikoak emateko... zelako mina egin behar duen hori.
Beno lagunak beste egun batean jarraituko dut. Badakizue nola esaten dugun agur iratxook? “Lanbabu”. Eta kaixo? “Banbalu”. Beraz, lanbabu eta hurrengora arte.
Luan

Abenduak 1





Kaixo lagun maitagarriak,

Nolako susto hartu zenuten ni desagertzean, e? Bada sekretu bat kontatuko dizuet.
Dakizuenez ni iratxoa naiz, eta iratxoak oso bereziak gara. Zuek apurka-apurka handitzen zarete, egunero, konturatu gabe. Iratxook, aldiz, bat-batean egiten dugu. Basoan ezkutatzen gara ordua heltzean eta han, inor ikusi gabe, handitxoago bihurtzen gara. Beraz, leihoa irekita ikusi nuenean eta zuen ordez gizon arraro batzuk zeudela gelan konturatu nintzenean jakin nuen nire ordua heldu zela. Leihotik salto egin,, basoan ezkutatu,, handitu eta hemen nago bueltan.
Ze pozik nagoen zuek berriro ikusteaz. Zenbat gauza ikasiko dugu elkarrekin!!
Zuek Gaizkari kasu egin ez hainbeste oihukatzeko (batzuetan belarrietako mina ematen dit eta) eta ni oso pozik egongo naiz.
Berriro eskolan.
Berriro zuekin... IUPI!!!

Luan

2010/03/02

PIRRITX ETA PORROTXEN ABENTURA BERRIAK

HONDARTZAN

Baziren behin Pirritx eta Porrotx hondartzan jolasten eta olatu batek harrapatu die eta ertzera ailegatu dira eta joan ziren etxera tortila eta patata frijituak jatera eta koka-kola edatera.
Maitane.





ZINEMAN
Egun batean Pirritx eta Porrotx ohean zeuden. Eta esnatu ziren. Gosaldu zuten eta zinera joan ziren. Orduan krispetak jan zituzten eta amaitu zutenean etxera bueltatu ziren. Joan ziren denda batera eta bi izozki erosi zituzten eta jan zituzten.
Saioa.

KATUA
Egun batean Pirritx eta Porrotx paseo bat ematera joan ziren eta katu bat aurkitu zuten. Katua laranja kolorekoa zen eta begi urdinak zeuzkan. Eta esan zuen Pirritxek: - Geratu gaitezke katuarekin, Porrotx? Eta erantzun zuen baietz eta katua geratu zuten. Ondoren etxera joan ziren eta jolastu ziren katuarekin eta afaldu zuten. Gero joan ziren lo egitera. Eta bat-batean konturatu ziren eta katuak esan zuen: - Gabon Pirritx eta Porrotx.
Hiart.

ELURRETAN
Egun batean Pirritx eta Porrotx etxean zeuden eta Pirritxen urtebetetzea zenez elurrera joan ziren eta 10 hilabete geratu dira han.
Aingeru.


DADOA BILATZEN
Egun batean Pirritx eta Porrotx bere lagunarekin partxisa jolasten ari ziren. Momentu batean dadoa ibaira erori zen eta Pirritx eta Porrotx dadoaren bila joan ziren eta lagunak partxisa zaindu zuen.
Haiek ibaiko harriak pasatu behar zituzten eta dortoka bat topatu zuten. Dortokak esaten die: - Dadoa ikusi dut hosto gainean. Pirritxek esaten dio: - Lagunduko diguzu ibaia zeharkatzen? Eta dortokak esaten die: - Ok.
Haiek ibaia zeharkatu zuten eta dadoa hartu zuten. Gero dortoka gonbidatu zuten eta partxisean jolastu ziren.
Egoitz.

ANIMALIAK ZAINTZEN
Egun batean Pirritx eta Porrotx mendira joan dira. Gero han bazkaldu egin dute haien lagunekin eta gero Pirritx eta Porrotx joan dira animali asko ikustera eta animaliei janaria asko eman diete eta gero bidean lore asko hartu dituzte. Gero bokata bat jan dute, Pirritxek gazta jan du eta Porrotxek txorizo panplona jan du, asko gustatu zaie bokata eta etxera joan dira lo egitera.
Ekaitz.

PIRRITX ETA PORROTX MENDIAN
Egun batean Porrotx mendian zegoen eta Pirritx agertu zen eta kobazulo bat ikusi zuten zuhaitz baten ondoan eta kobazulora joan ziren eta kobazulo barruan Mari Motots ikusi zuten. Orduan dragoi bat ikusi zuten eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots harrituta geratu ziren eta dragoiak hegan egiten Pirritx, Porrotx eta Mari Motots etxera eraman zituen eta merendola erraldoia egin zuten eta pozik eta zoriontsu bizi ziren Pirritx, Porrotx,Mari Motots eta dragoia.
Ander.


OSPITALEAN
Egun batean ospitalean ume bat zegoen eta umea triste zegoen. Bere gurasoak triste daude. Medikuak esan zuen ohean geratu behar zela. Pirritx eta Porrotx umea ikustera joan dira. Umea pozik zegoen Pirritx eta Porrotx etorri direlako. Haiek opariak ekarri dituzte eta gero ipuin bat kontatu diote “katu botadunak”. Gero txiste batzuk kontatu dizkiote. Horregatik umea ondo jarri zen. Medikua etorri denean esan dio etxera joan ahal dela. Gurasoek eta umeak Pirritx eta Porrotxi eskerrak eman dizkiete.
Oier.

EKAITZA
Egun batean Pirritx eta Porrotx mendira joan ziren eta joan ziren bazkaltzera. Makarroiak jan zituzten Pirritx eta Porrotxek. Mendian zeuden eta ekaitza atera zen eta Pirritxek esan zuen: - begira… porrotx ekaitza atera da goazen etxera. Eta etxera bueltatzean menditik jaisten etxe bat aurkitu zuten. Etxera sartu ziren ekaitzak minik ez egiteko. Gelditu eta gero etxetik atera ziren eta jolastera joan ziren baloiarekin, bizikletarekin, patinetarekin, monopatinarekin ere bai, guztiarekin. Baina bat-batean ekaitza atera zen berriro eta etxera sartu ziren berriro eta gelditu eta gero telebistan ikusi zuten pelikula bat: Star Trek.
Adrian.

OLATUA
Behin batean Pirritx eta Porrotx zeuden hondartzan eta gaztelu bat egin zuten eta olatu batek eraman zuen.
Endika.


KANPAINA DENDA
Egun batean Pirritx eta Porrotx mendira joan ziren 2 hilabete pasatzera eta abenturak izan dituzte. Kanpaina denda bat egin zuten eta han lo egin zuten eta oso, oso ondo pasatu zuten eta lagunak izan zituzten.
Nora.

HONDARTZAN
Pirritx eta Porrotx joan ziren hondartzara eta gero uretan jolastu zuten pixkatxo bat eta gero joan ziren paseoan. Lehoia, untxia, txerria eta behia ikusi zituzten baina Gabitxu ere ikusi zuten eta Luan ere. Etxera joan ziren eta arroza jan zuten eta beranduago ohera joan ziren baina gero altxatu ziren ohetik eta haien lagunekin merendola bat egin zuten.
Janire.

PORROTX GALDU DA
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan ziren parkera. Joan ziren eta Porrotx joan zen eta galdu zen eta Pirritx joan zen eta ahots bat entzun zuen eta Porrotx zen. Orduan etxera joan ziren eta merendola bat egin zuten.
Borja.



PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS
Egun batean Pirritx eta Porrotx paseo bat ematera joan ziren. Pirritxek eta Porrotxek Mari Motots ikusi zuten eta esan zuen Mari Mototsek: Pirritx, Porrotx, nahi duzue hondartzara joatea? Eta Pirritxek esan zuen baietz eta Porrotxek ere bai.
Hondartzara joan ziren eta Porrotx uretan sartu zen eta Pirritx ere bai sartu zen.
Pirritx eta Porrotx uretatik atera ziren. Orduan Pirritx, Porrotx eta Marimotots etxera joan ziren afaltzera eta gero telebista ikusi zuten eta gero lo egitera joan ziren.
Andrea.

GABONAK
Gabonak dira eta elurra eta hotz handia egiten du. Pirritx eta Porrotx egon dira nire etxean telebista ikusten eta edan dute kolakao bat eta txokolate bat eta jolastu gara elurrarekin eta gero panpin bat egin dugu eta gero Santa Klausek opariak utzi ditu etxean.
Etxera bueltatu gara eta ikusi ditugu opariak. Ireki ditugu eta elkarrekin jolastu gara. Oso ondo pasatu dugu, gustatu zait niri, eta gero ohera joan gara lo egitera.
Naiara.


TARTA
Egun batean Pirritx eta Porrotx zeuden etxean pelikula bat ikusten eta pelikula amaitu zen eta paseo bat eman zuten eta Pirritx eta Porrotx erori ziren eta lokatzez beteta zeuden.
Etxera bueltatu ziren, bazkaldu zuten eta lo kuluxka bat hartu zuten.
Arratsaldean denda batean tarta bat erosi zuten eta gero etxera bueltatu ziren, afaldu zuten eta beste pelikula bat ikusi zuten. Pirritx ohera joan zen eta Porrotx geratu zen eta gero ohera joan zen Pirritxekin.
Aitzol.

AFRIKAN

Pirritx eta Porrotx joan ziren Afrikara. Paseatzen zeuden eta bat-batean Plas!, suge erraldoia batek Pirritx eta Porrotx jan zituen.
“Hemen zaudete nire tranpan”, esan zuen Luanek. Luanek maneiatzen zuen sugea. Suge barruan mila Gabitxu zeuden. Gabitxu guztiak elkartu ziren eta Gabitxu erraldoia egin zuten. Gabitxu erraldoiak esan zuen: - Eguzkiaren energia! Eta sugea lehertu zen.
Polizia hortik zegoen. Guztiak etxera joan ziren eta Luanek kartzelan plan bat asmatu zuen.
Andoni.

PIRRITX ETA PORROTX EGUN OSOA HONDARTZAN
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan ziren hondartzara paseatzera eta etxe bat zegoen. Pirata bandera zeukan eta etxe azpian kobazulo txiki bat zegoen, fondoan hondartza zegoen. Eta esan zuen Pirritxek: - Begira, bote bat dago. Eta Porrotxek esaten du: - berdea eta zuria da, arraunekin. Joan ziren gora eta etxean galdetu zuten: - Nor dago? Eta ez zegoen inor.
Azkenean joan ziren hondartzara.
Hala zan ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila San Gabriel eskolan.
Alazne.

ZINEMAN
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan ziren zinemara pelikula bat ikustera. Pelikulan ogro bat agertzen da eta bat-batean Pirritx eta Porrotx pantailan sartu dira eta orduan ogroa haiek jarraitzen hasi da. Azkenik ogroa, Pirritx eta Porrotx lagunak izaten dira.
Ibai G.

FESTAN
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan ziren festa batera. Festa honetan patatak eta gusanitoak jan zituzten, eta gero tarta handi bat jan zuten. Jan eta gero lagunekin jolastu ziren eta gero Pirritxek eta Porrotxek opariak eman zizkioten Marimototsi bere urtebetetzeagatik. Marimototsek zortzi urte egin zituen.
Festa amaitu zenean Pirritx eta Porrotx haien etxera joan ziren.
Ibai F.

ZOOAN
Behin batean Pirritx eta Porrotx joan ziren dantzatzera eta Porrotxek puzker bat bota zuen eta gero zoo batera joan ziren eta behiak, txakurrak, katuak, arrainak eta untxiak ikusi zituzten. Gero Pirritxek Marimotots ikusi zuen eta eskolara joan ziren hirurak.
Itsaso.

MAGOA
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan dira paseo bat ematera. Eta topo egin zuten mago batekin. Eta esan zuen Porrotxek: - Ez egin kasurik. Baina magoak bere txoriari gauza bat esan dio: Pirritx eta Porrotx txakurrak bihurtuko dituela. Magoak esan zuen berriro pailazoak izateko Porrotxi printzesa batek eman behar diola muxu bat 12ak eta erdiak baino lehen. Pirritxen izekoa printzesa zen. Eta eman zion muxua Porrotxi eta berriro izan ziren pailazoak.
Oihane.

URTEBETETZEA
Egun batean Pirritx eta Porrotx joan ziren etxera jatera eta esan zuen Porrotxek: - Txorizo panplona. Baina Pirritx eta Porrotx esan zuten: - Orain joango gara elurretara trineoarekin. Orain joango gara etxera. Eta gero Pirritxen urtebetetzea da.
Jon.