2011/04/15

AZKEN EGUNA



Eta bukatzeko 6. mailakoek pasatu diete txanda 1. mailakoei honako mezuarekin batera:

"1980an Euskal Herria Oñatitik zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. ordudanik 16 korrika eta 30 urte igaro dira."

Korrikaren aurretik

Gaur helduko da Korrika Trapagaranera baina guk aurrea hartu diogu herriko beste eskolekin batera Korrika Txikian parte hartuz:







Eta eskolako txikiek eskolan bertan egin dute korrika:

2011/04/14

BUKATZEN ARI GARA



Gero eta gutxiago falta zaigu bukaerarako eta aurrera goaz. Gaurkoan 5. mailakoek eman diote hasiera egunari 6. mailara joanez korrika non zegoen abisatzera eta mezu hau irakurri diete:

"Kaixo Euskalakari! Badakizue noren omenez egingo da aurtengo Korrika?
Aurten Euskaltzaindiaren omenez egingo da. Ba Euskaltzaindia zera da:
Euskaraz gauzak nola esan behar ditugun arautzen duen akademiarik garrantzitsuena.
Gora san Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalakariak!

Arratsaldeari dagokionez, 6. mailakoek hartu dute mapari ekiteko lekukoa.


2011/04/13

AURRERA BETI



Korrika bezala gu ere aurrera goaz geurearekin. Goizeko 9:00etan 4. mailakoek 5. mailakoei pasatu diete lekukoa eta Korrika Legorretan zegoela jakinarazi diete. Korrika ordu horretan non dagoen abisatzeko herri seinaleak 4. mailakoek egin dituzte.

Hona hemen gaurko mezua:

"Kaixo Euskalakariak!!
Badakizue zer den Euskalakaria?
Euskalakaria da:
Euskalakaria de lehenengo hitza 
Euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen Herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen 
dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria.
Kirolaria, iturgina...
Euskalakariak gara gu!
Gora San Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalakariak!"

Arratsaldean beraz, 5. mailakoek ekin diote gure mapari beste etapa gehituz. Badoa aurrera Korrika eta aurrera goaz gu ere.


2011/04/12

GELDITU BARIK...



Korrika bezala gu ere aurrera goaz. Gaur 3.mailakoek 4. mailakoei pasatu diete lekukoa eta hauek ekin diote panelari.
Gainera gaur Trapagako AEKko arduraduna (Maria) etorri zaigu Korrikari buruz mintzatzera.

Hona heman gaurko mezua:

"Egun on Euskalakari maiteak! Korrika martxan dago. Gaur beste herri batetik pasako da. Korrikan parte hartzen dutenak adin guztietakoak dira: aiton-amonak, institutukoak, gurasoak, osaba-izebak, ume txikitxuak... Gainera, herrietan dauden elkarte guztiek ere hartzen dute parte: udaletxekoak, futbol taldekoak, jubilatuen taldekoak... Beraz, pasatzen denean ere zuek parte har dezakezue!
Gora San Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalalariak"



2011/04/11

PAUSOZ PAUSO...



 Korrika aurrera doa eta gu ez gara gutxiago izango beraz, gaur goizean 2. mailakoak joan dira3. mailakoei korrika non zegoen esatera eta ondorengo mezua irakurri diete:

"Egunon euskalakari maiteak! Korrika martxan dago eta Euskaraz hitz egiten baduzue oso ondo pasatuko duzuela ikusiko duzue! baina... ondo pasatzeko eta euskararekin ondo sentitzeko euskara hobetu behar duzuela jakin behar duzue. Nola hobetzen da gure euskara? Ba...
Euskaraz hitz egiten! Nola ez!
Gora San Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalakariak!"

Gero arratsaldez 3. mailakoek mapari ekin diote ibilbidea markatuz. Lekukotxoak beraiek eginak dira eta etapa bukaera markatzen duten Gabitxuak (Gabitxu = eskolalo maskota) 1. mailakoek egin dituzte.

2011/04/08

Gure KORRIKA ere abiatu da


Guk ere korrikari ekin diogu. goizez lehen mailako ikasleek bigarren mailakoengana joan dira eta ondoko mezua irakurri diete (mezua 5. eta 6. mailako ikasleek prestatu dute).


"EGUNON EUSKALAKARI MAITEAK ! KORRIKA MARTXAN DAGO EGIZUE EUSKARAZ ETA OSO ONDO SENTITUKO ZARETE . KORRIKA GURE HERRITIK PASATZEN DENEAN NABARITUKO DUTE EUSKALAKARI ZINTZOAK GARELA. BADAKIZUE TRAPAGARANEN 3.OOO EUSKALDUN INGURU BIZI DIRELA ? ANIMA ZAITEZ ETA EGIN EUSKARAZ !
GORA SAN GABRIEL !
GORA EUSKARA !
GORA EUSKALAKARIAK !"

Arratsaldean 2. mailakoek mapari hasiera eman diote.GORA KORRIKA

2011/04/06

GU ERE EUSKALAKARI!!!

Korrika hastear dagoela gu eskola girotzen hasi gara dagoeneko. Gora KORRIKA!