2010/06/29

IPUIN LEHIAKETA

Urtero legez aurten ere ipuin lehiaketa izan dugu eskolan. Ipuinen pertsonaia nagusia eskolako maskota da, hau da, Gabitxu. Eta aurtengo gaia: Gabitxu kirolaria. 2. mailako ikasleek ere hartu dute parte (noski) eta hona hemen irabazleak:


GABITXU SOKA TIRA EGITEN

Gabitxu etxean zegoen pentsatzen: nik soka tira talde bat egin behar dut. Kalera joan zen eta bi ume ikusi zituen asperturik. Gabitxuk esan zien umeei: nahi duzue nirekin soka tira taldea egin? Eta umeek erantzun zuten baietz. Ba goazen beste umeak bilatzera! Joan ziren parkera eta beste lau ikusi zuten. Gabitxuk esan zien: nahi duzue gurekin soka tira taldea egin? Baietz erantzun zioten eta Gabitxuk esan zuen: ba goazen entrenatzera, bat, bi eta hiru, tiratu, benga. Bihar txapelketa izango da, hamarretan egon behar gara.


Eguna pasatu zen. Jende asko zegoen eta hasi ziren. Tiradak galtzen hasi ziren baina Gabitxu oso indartsua zenez bultzada bat eman zuen eta irabazi zuten.


Momentu horretan jende guztiak taldea aupatu zuen eta urrezko trofeoa irabazi zuten.


Olinpiadetara joan ziren eta oso famatuak bihurtu ziren txapelketa guztiak irabazi zuten eta.

Oihane. (1go saria)


GABITXU IGERITOKIAN

Egun batean Gabitxu eta Luan joan ziren igeritokira. Han, bainujantzia ipini eta gero esan zuen Gabitxuk: - Luan, ez dakit igeri egiten! Eta esan zion Luanek: - Ba nik igeri egiten irakatsiko dizut! Prest zaude?- Bai – esan zuen Gabitxuk oso pozik.

- Ba, begira, lehenengo esku bat eta gero bestea, prest?Bat, bi, bat eta bi. Oso ondo Gabitxu, orain hankekin, bat, bi, bat eta bi. Oso ondo, orain badakizu igeri egiten. Baina, Gabitxu, kendu itzazu besoetako flotagailuak!

Kendu zituen eta bazekien igeri egiten.

Iragarki bat irakurri zuen. “Igeri egiten badakizue kanpeonato bat dago eta mila euro irabaziko duzue. Orduan gabitxuk pentsatu zuen: nik irabaziko dut! Orain entrenatzera joango naiz igeritokira”.

Entrenatu eta gero afaldu zuen eta lo egitera joan zen.

Hurrengo egunean, Gabitxu ez zenez esnatu Luanek ura bota zion gainetik. Joan ziren kanpeonatora. Gabitxu bainujantzia jantzi eta uretan sartu zen. Irabazi zuen. Kopa eta dirua eman zioten. Azkenean etxera joan ziren poz-pozik.

Alazne. (2. saria)



GABITXU ETA NADAL

Behin batean Gabitxu etzanda zegoen sofan telebistan teniseko partidua ikusten. Orduan Internet begiratu zuen apuntatzeko eta baietz jartzen zuen. Orduan kotxea hartu zuen eta joan zen. Sartu zenean mutil bat zegoen entrenatzen. Orduan esan zion Gabitxuk:

Gabitxu: nola deitzen zara?

Nadal: Ni Nadal deitzen naiz.

Gabitxu: Ni Gabitxu deitzen naiz eta zertan jolasten zaude?

Nadal: Ba, tenisean jolasten ari naiz.

Gabitxu: Jolastu al dut?

Nadal: Bai, bai, jolastu al duzu baina tori erraketa. Horrela jolastu al duzu.

Gabitxu: Benga, tira, joango gara jolastera, animo.

Nadal: Bale, benga.

Gero joan ziren eta esan zion Gabitxuk: Baina nik ez dakit jolasten.

Nadal: Ba, nik irakatsiko dizut. Hartu erraketa eta aldatu arropaz.

Gabitxu: Bale, orain etortzen naiz. Banago prest.

Nadal: Orain hartu erraketa honela.

Gabitxu: Bale.

Nadal: Orain pilota honela hartu. Bota pilota gorantz eta eman erraketarekin. Badago.

Gabitxu: Badakit, badakit. Biba, biba! Eskerrik asko Nadal. Agur, Luani esango diot. Luan, badakit tenisean jolasten.

Luan: Bai? Eman bostekoa. Biba Gabitxu, biba, biba. Orain zuk irakatsiko didazu niri.

Gabitxu: Bale.

Nora. (3. saria)

2010/06/25

LUANEN GUTUNAK


Banbalu lagun maitagarriak,


Seguraski non nagoen galdetuko diozue zuen buruei baina gogoratuko duzuenez azken gutunean nire aitonari buruz hitz egin nizuen, hau da “Bolinbinbi”-ri buruz.

Berataz hitz egitean, berarekin zein ondo pasatzen nuenaz ere gogoratu nintzen eta zuek oporretara joango zaretenez, zer egingo dut nik bakarrik eskolan?

Gauzak horrela nire familia bisitatzera joatea erabaki dut, zelako poza hartuko duten ni ikustean!

Hala ere zin degizuet ez naizela zuetaz ahaztuko, zuen argazkiren bat ere hartu dut nirekin eramateko, eta seguru nago zuek ere ez nauzuela inoiz ahaztuko.

Zenbat gauza ikasi ditudan zuekin, a zelako poza zuekin azken bi urte hauetan bizitakoa. Barkatuko didazue baina idazten jarraitzen badut negarrez amaituko dut faltan botako zaituztet eta.

Beno laguntxoak lanbabu eta hurrengora arte. Zintzoak ibili eta gogoratu ondo: Udan ere, nahiz eta oporretan egon, euskara da hizkuntzarik politena.

Musu bana zuentzat.

Ekainak 21



Banbalu lagun maitagarriak,


Hemen nauzue berriro eta lehenik eta behin gauzatxo bat esango dizuet: aurreko egunean antzerki gelan kolatu nintzen eta prestatzen zaudeten obrarekin barre eta barre egin nuen, ez zenidaten entzun? Jon, papera hobeto ikasi behar duzu, eh? Hala ere seguru nago eguna heltzen denean primeran baino hobeto egingo duzuela, azken finean hoberenak zarete!

Bada, hau esan ondoren kontatu beharrekoarekin jarraituko dut. Nire azken gutunean esan nizuen nire izenaren esanahia kontatuko nizuela eta iratxook beti, beti betetzen dugu gure hitza, prometatzen duguna egiten dugu, zuek ere, ezta?

Ba nire izenak zer esan nahi duen euskaraz argitu baino lehen beste gauzatxo bat azaldu behar dizuet, iratxook zuek ez bezala bizitzan zehar hainbat aldiz aldatzen dugu izena.

Adibidez, nire aitonari hortz bakarra geratzen zitzaionean bere lagun guztiek “Binbilinbo” deitzen zioten, hau da “Hortz bakarra duena”. Baina erori zitzaionetik “Bolinbinbi” esaten diote, hau da “Bere hortza galdu duena”. Dibertigarria da, ezta? Agian beste egun batean adibide gehiago kontatuko dizkizuet.

Eta hona hemen nire izenaren misterioa: nik ez dut inoiz izenaz aldatu, beti gauza berriak ikasten nagoenez honela esaten didate: Luan, hau da “Ikasten gustatzen zaiona”. Eta ez dut uste inoiz aldatuko dudanik zuek bezala beti ikasten jarraitzeko asmoa dut eta.

Beno laguntxoak lanbabu eta hurrengora arte.

Luan

Maiatzak 20

Kaixo lagun maitagarriak,


Banbalu. Hemen nago berriro eta kontatuko dizuet zer izan zen eskola honetan gehien gustatu zitzaidana zuetaz aparte, noski.

Ni herri askotan egon naiz eta adibidea jartzeko esango dizuet Ingalaterran ingeleraz hitz egiten dutela, hizkuntz polita eta Gaizkak ere badaki horrela mintzatzen, baita zuek ere pixkatxo bat behintzat. Baina hain arraroa da idazteko “BLU” esaten dute baina BLUE idazten dute edo “Gudbai” esateko Good bye idatzi, erotuta egongo dira ingelesak?

Zuek, aldiz, oso hizkuntz polita duzue. Euskara deitzen duzue eta hain maitagarria da ezen nik ere ikasi egin dudala zuek hobeto ulertzeko baina gero zuek martzianoz egiten duzue eta nik ez dut piperrik ulertzen. Mesedez gelan eta patioan, kalean eta etxean... egin ezazue euskaraz. Hasieran zailtxoa da baina ohitura hartu ezkero munduko hizkuntzarik politena eta dibertigarriena denaz konturatuko zarete.

Beno laguntxoak hurrengoan eta euskara asko hitz egiten baduzue sekretu bat kontatuko dizuet: zer esan nahi duen nire izena zuen hizkuntzan, euskaraz.

Lanbabu eta hurrengora arte.

Apirilak 16


Kaixo lagun maitagarriak,


Arraro egingo zaizuen arren gutuntxo hau Gaizkarentzat da.

Gaizka, Gaizka. Fruta dendara joango zaretela? Zu bai inozentea, seguru al zaude dendariak euskaraz hitz egiten duena? Eta horrela ez bada, nola moldatuko zarete?

Bada zorte ona duzula nire laguntza izango bait duzu. Hona hemen iratxoen eraztun magikoa, berari esker ulertu ahal izango duzu dendariak esango duena nahiz eta “martzianoz” egin.

Baina kontuz, kolorez aldatu ezkero horrek esan nahiko du “martziano” gehiegi egin duzula eta zerbait esan beharko duzu euskaraz bestela arriskutsua izan daiteke.

Badakizu horrela direla gauza magiko guztiak: alde ona badute baina gehiegi erabili ezkero...

Beraz, ondo pasa baina kontuz ibili!

Otsailak 5





Kaixo lagun maitagarriak,


Banbalu berriro. Prest nago nire istorioarekin jarraitzeko.

Beste eskola batean arkatza deskubritu nuen, zelako inbento polita. Idatziz eta idatziz mundu berria ireki zen nire aurrean eta orain txisteak, gutunak, ipuinak, istorioak... denetarik konta dezaket baita ahotsa galtzen dudanean ere eta honela kontatu ahal diezazueket nire istorioa.

Bada eskolaz eskola ibili ondoren hona heldu nintzen, San Gabriel eskolara eta zuek ezagutu zintuztedan, gogoratzen duzue lehenengo eguna? Hasieran maisuak beldur pixka ematen zidan baina zenbat gauza egiten dituen, zuek ondo pasatzeko eta ikasteko, eh?

Horregatik geratu nintzen hemen zuek inoiz topatu ditudan lagunik onenak eta dibertigarrienak zaretelako eta zuekin pilo baino gehiago ikasten nagoelako.

Baina bada ezin ulertu dudana, zergatik haserretzen zarete zuen artean? Ez da hobeto guztiok lagun izatea eta elkarrekin jolastea? Tira ba saia zaitezte ondo konpontzen eta ikusiko duzue zein ondo. Beno lagunak orria amaitu zait beraz, lanbabu eta hurrengora arte.


Urtarrilak 15


Kaixo lagun maitagarriak

Dirudienez irrikan zaudete iratxook nola idazten dugun jakiteko eta ni beti laguntzeko prest nagoenez gutun hau idatzi dizuet. Ez baduzue ondo ulertzen ez kezkatu, iratxook honela gara eta. Laguntza behar baduzue Gaizkari esan eta seguru nago lagunduko dizuela iratxoon lagun ona da eta.
Bide-batez aprobetxatuko dut niri buruzko istorioa kontatzeko.
Orain dela pilo jaio nintzen hemendik oso urrun eta dagoeneko 521 urte ditut. Asko dira, ezta? Bada ni oso gaztea naiz oraindik baina tira, jarrai dezagun istorioarekin.
Urte asko daramat eskolaz eskola ibiltzen eta leku guztietan ikasi ditut gauza miragarriak. Eskola batean kirol arraro bat ezagutu nuen. Futbola edo deitzen zuten baina nik ez nuen ulertu zergatik zebilen korrika baloi baten atzean gero baloi gizajoari ostikoak emateko... zelako mina egin behar duen hori.
Beno lagunak beste egun batean jarraituko dut. Badakizue nola esaten dugun agur iratxook? “Lanbabu”. Eta kaixo? “Banbalu”. Beraz, lanbabu eta hurrengora arte.
Luan

Abenduak 1





Kaixo lagun maitagarriak,

Nolako susto hartu zenuten ni desagertzean, e? Bada sekretu bat kontatuko dizuet.
Dakizuenez ni iratxoa naiz, eta iratxoak oso bereziak gara. Zuek apurka-apurka handitzen zarete, egunero, konturatu gabe. Iratxook, aldiz, bat-batean egiten dugu. Basoan ezkutatzen gara ordua heltzean eta han, inor ikusi gabe, handitxoago bihurtzen gara. Beraz, leihoa irekita ikusi nuenean eta zuen ordez gizon arraro batzuk zeudela gelan konturatu nintzenean jakin nuen nire ordua heldu zela. Leihotik salto egin,, basoan ezkutatu,, handitu eta hemen nago bueltan.
Ze pozik nagoen zuek berriro ikusteaz. Zenbat gauza ikasiko dugu elkarrekin!!
Zuek Gaizkari kasu egin ez hainbeste oihukatzeko (batzuetan belarrietako mina ematen dit eta) eta ni oso pozik egongo naiz.
Berriro eskolan.
Berriro zuekin... IUPI!!!

Luan