2011/05/24

DIRUA ETXEAN

Gaurko antzerkiak:
Gure etxea (4. Maila)
Diruak sendatu du (6. Maila)



GURE ETXEA (4. MAILA)

NARRATZAILE 1: Bazen behin Trapagarango mendi batean, Ugarte aldean, animalia eta landare ugari bizi zirela zoriontsu eta poz-pozik.
NARRATZAILE 2: Zuhaitzak gogor eta sendo hazten ziren, lore ederrak zeuden, tximeletak lorez lore ibiltzen ziren eta haien habiak zuhaitzetan zeukaten txoriek denak alaitzen zituzten beraien txorrotxioekin.
NARRATZAILE 3: Baina egun batean bi arkitekto egundoko itxuraz leku hartatik agertu ziren lurrak miatzeko asmoz.
NARRATZAILE 4: Eta badirudi azpikeriatan zebiltzatela…
ARKITEKTO 1: Begira! Leku hau ezin hobea da eraikitzaileak agindutako apartamentuak eraikitzeko! Gure laguna ez da damutuko!
ARKITEKTO 2: Egia da! Izugarri gustatuko zaio eta seguru apartamentuak eraiki eta gero hainbat txalet eraikitzeko eskatuko digu.
ARKITEKTO 1: Ba ekin lanari! Ezin da denbora galdu. Egurgileei deitu behar diegu zuhaitzak botatzera etortzeko.
ARKITEKTO 2: Lasai, oraintxe bertan jarriko naiz harremanetan haiekin bihar bertan hasteko.(MUGIKORRA HARTZEN DU ETA DEIA EGITEN DU)
NARRATZAILE 5: Esan eta egin. Arkitektoek ahalik eta lasterren hasi nahi zuten, horregatik egurgileei deitu zieten tokia garbitzeko, hau da zuhaitzak eta zuhaizkak botatzeko eta holan tokia prest egongo zen bertan eraikitzeko.
NARRATZAILE 1: Baina basoko animaliek arkitektoen arteko elkarrizketa entzun zuten eta ez zitzaien  gustatu bat ere ez  beraien etxea hondatuta ikustearen ideia  eta… ikusiko duzue zer egin zuten
AZERIA: Lagunak, berri txarrak ditugu: gure etxea hondatu nahi dute luxuzko apartamentuak eta txalet batzuk eraikitzeko!!!
TXORIA: Eta prisa daukate, bihar bertan hasi nahi dute zuhaitzak mozten! Non biziko gara?
TXIMELETA 1: Eta baso barik geratzen bagara, lorerik gabe ere geratuko gara. Non hegaldatuko gara? Non pausatuko gara?
ERLEA: Eta guk lorerik gabe, nondik aterako dugu nektarra eztia egiteko eta gure aberaskak betetzeko?
TXIMELETA 2: Zer krudelak diren pertsonak! Baina guk zer egin dezakegu haien kontra borrokatzeko?
AZERI: Elkarrekin egon behar gara eta elkarrekin borrokatu! Laster egurgileak haien aizkorekin etorriko dira!
UNTXI: Ados nago, azeri. Plan bat prestatu behar dugu. Basoko biztanle guztiei esango diegu elkarrekin egoteko!
TXORIA: Eta denon artean basoarekin eta mendiarekin akabatzea galaraztuko diegu eta gure etxea defendituko dugu!
TXIMELETAK: Ezin da denbora galdu! Has gaitezen azkar!
ERLEA: Ekin lanari! bertan gozo egin/gelditu
 (Denak eszenatokitik desagertzen dira. Teloia isten da)
NARRATZAILE 2: Animaliek gizakien kontra borrokatzeko planak prestatzen zituzten bitartean, egurgileak, arkitektoek deituta, agertu ziren basoan zuhaitzak mozteko asmoz.
NARRATZAILE 3: Eta eraikitzaileek ba zeukaten prestatuta hondeatzaileak eta kamioiak zementuz beteta obrak hasteko. Baina ezin zuten imajinatu zuhaitzek, landareek eta animaliek antolatu nahi zutena beraien etxea babesteko…
EGURGILE 1: Goazen laguna! Arkitektoek eta eraikitzaileek eraikitzen hasi nahi dute lehen bait lehen. Gure lana amaituko dugu ahalik eta lasterren.
EGURGILE 2: Arrazoia duzu, makinak eta zementua prestatuta dago guk amaitu bezain pronto hasteko. Ez galdu denbora , ba.
(HARTZEN DUTE AIZKORA ETA ZUHAITZAK HAZTEN DIRA MOZTEN)
NARRATZAILE 4: Egurgileek dena prest zeukaten lanean hasteko eta bat batean bi tximeleta agertu ziren hegoak gogor astinduz.
(TXIMELETAK SARTZEN DIRA EGURGILEEN KONTRA HEGOAK MUGITUZ)
TXIMELETA 1: Nola  ausartzen zarete ehun urtetik gorako zuhaitz hauek hondatzeko?
EGURGILE 1: Egiten dugu agintzen digutena. Gure lana da, etxekoei dirua eraman behar diegu eta oso ederrak izan arren, zuhaitzak mozteagatik ordaintzen digute. Hasi behar gara denbora galdu gabe.
TXIMELETA 2: Lotsagabeak!  Zer egin dugu  holan jokatzeko zuek gure kontra?
(EGURGILEAK INGURATZEN HASTEN DIRA ETA ZARATA BATZUK ENTZUTEN DIRA)
EGURGILE 2: Ez gara beldur, oso ausartak gara eta.
NARRATZAILE 5: Egurgileak tximeletei entzun gabe lan egiteko moduan zeuden baina momentu horretan zuhaitzak adarrak mugitzen hasi ziren eta animaliak pinaburuak eta ezkurrak botatzen hasi ziren, eta egurgileak beldurtzen hasi ziren.
ZUHAITZ 1: Nola ausartzen zarete gure adarrak moztera? Ba dira gure besoak, gure hankak. Hondatzen bagaituzue, natura hondatzen duzue.
ZUHAITZ 2: Zuhaitzak ba dira beharrezkoak gizakiarentzat. Fruituak ematen dizkizuegu zuek elikatzeko eta itzala zuek eguzkitik babesteko.
ZUHAITZ 3: Eta egurra txingar onak lortzeko eta sua neguan bero emateko.
UNTXI: Joan zaitezte eta ez itzuli berriro!
ERLEA: Natura badago babesteko eta ez hondatzeko.
TXORIA: Pentsatu duzue zenbat izaki bizidun uzten duzue aterperik gabe eta jatekorik gabe?
EGURGILE 1: Ondo pentsatuta, arrazoia duzue. Basoa hondatzea ez dauka zentzurik.
EGURGILE 2: Baina, ea ulertzen diguzuen, guk gure lana ondo egin nahi genuen. Mesedez ez egin minik.
AZERIA: Bale. Ikusten duzuenez jendeak hitz egiten du konponbideak bilatzeko. Ez dizuegu minik egingo baina arkitektuekin eta eraikitzaileekin hitz egin behar duzue gure basoan eraikitzeko ideia hori burutik kentzeko.
(TELOIA ISTEN DA)
NARRATZAILE 1: Egurgileak, damututa, ados egon ziren zuhaitz eta animaliekin, baina aldi berean, beldur ziren, ez zekitelako nola esan arkitektoei eta eraikitzaileei ez zutela akabatuko mendiarekin
(AGERTZEN DIRA EGURGILEAK ARKITEKTU ETA ERAIKITZAILEEKIN BILDUTA)
EGURGILE 1: Jaunak, esan nahi dizuegu bidali zeniguten lana ezin izan dugula bete.
EGURGILE 2: Egia esan jaunak, ez dago ondo. Pentsatu duzue zuek bota nahi duzuen basoko animalia eta landaretaz?
ARKITEKTU 1: Baina, egurgile jaunak, eraikitzaileek badaukate prestatuta makina guztiak obrak hasteko.
ERAIKITZAILEA: Egia da, ba daukagu jende asko interesatuta gure apartamentuak erosteko  bai asteburuetan bai oporretan etortzeko.
ARKITEKTU 2: Hori da, eta dendak, supermerkatuak eta kasinoak ipintzeko…
ERAIKITZAILE 2: Gizakia ez da konformatzen daukanarekin eta mendia eta hondartza inbaditu nahi du.
EGURGILE 1: Guk badakigu baina haiek ez gintuzten utzi basoa mozten.
ARKITEKTUAK + ERAIKITZAILEA: Eta, nortzuk dira haiek?
EGURGILE 2: Basoko zuhaitzak eta animaliak!
EGURGILE 1: Zuhaitzen mozketa hasi baino lehenago eraso ziguten!
ERAIKITZAILE 1: Zelako lelokeria! Nik neuk moztuko ditut zuhaitz guztiak!
ARKITEKTU 2: Eta guk lagunduko zaituztegu!
(DESAGERTZEN DIRA ESZENATOKITIK ZUHAITZAK MOZTEKO ASMOZ)
 (TELOIA ISTEN DA)
NARRATZAILE 2: Bostak joan ziren azkar basora baina heldu zirenean ikusi zuten zein polita zegoen mendia udaberrian.
 (EGUZKIA ATERATZEN DA ETA ESZENATOKIA ZEHARKATZEN DU LOREEN AURREAN)
 (ARKITEKTUEK ETA ERAIKITZAILEE LILURATUTA GELDITZEN DIRA PAISAIARI BEGIRA)
 (ATZEAN ANIMALIA GUZTIAK DAUDE)
LORE 1: Zuen jokaerari buruz hausnartzea komeni zaizue, edertasun hori ikusiz gero gai izando zarete berarekin akabatzeko?
ARKITEKTU 1: Ez kikildu. Zuhaitz asko daude! animalia asko daude! ez dio inporta batzuekin amaitzen ba dugu!
LORE 2: Gizakiak ere Naturan parte hartzen du. Denok tren berean goaz eta ezin dugu jokatu gure kontra.
ARKITEKTU 2: Ez egin kasu, eraikitzaile jaunak, basoa oso handia da. Basoaren zati txiki bat hondoratzea ez dauka inportantziarik.
LORE 3: Pentsatu behar duzue ea merezi duen horrelako leku bat hondatzea eraikitzeko zerbait beharrezkoa ez den a eta min handia egin dezakeena.
 (AZERIA AURREAN JARTZEN DA ETA GIDATZEN DU BASOAREN TALDEA)
ERAIKITZAILE 1: Kendu hortik azeritxo! Ez gaituzu geldituko!
AZERIA: Izango zarete zoriontsuago kentzen badiguzue gure etxea?
ARKITEKTU 2: Aberatsak izan nahi dugu eta horretarako apartamentu asko saldu behar dira. Gainontzekoa ez digu inporta.
AZERIA: Zuek nahi izan duzue! Aurrera lagunok, aurrera gure planarekin!
UNTXIA: Basoa elkartuta irabazi arte!!!
NARRATZAILE 3: Orduan basoko animalia guztiak batu ziren hondamen hori gelditzeko: zuhaitzak hasi ziren adarrak gogor mugitzen, untxiek piñaburuak eta ezkurrak botatzen zizkieten, erleek ziztatzen zieten, tximeletek molestatzen zituzten hegoekin.
NARRATZAILE 4: Eta azeriak, loreen laguntzarekin, lotu zituen arkitektuak eta eraikitzailea eta haiek benetako beldurra zer zen ezagutu zuten eta hasi ziren damutzen ikustean nola izaki haiek elkartu ziren eta nola irabazi zuten.
AZERIA: Ikasi duzue lezioa?
ARKITEKTU 1: Noski, zuen amiltasunatik ikasi dugu.
ERAIKITZAILE 1: Orain  ulertzen dugu Natura errespetatzeak merezi duela eta naturaren izaki guztiak gogoan izateak ere bai.
ERLEA: Hemendik aurrera beste modu batez begiratuko diguzue?
ARKITEKTU 2: Hori baino gehiago: babestuko zaituztegu. Ez dugu inoiz ahastuko  arazoak konpontzeko parte guztiekin hitz egin behar dela.
ERAIKITZAILE 1: Hemendik aurrera zainduko zaituztegu, Eta gure eraikuntzetan zuhaitzak eta landareak landatuko ditugu zuen hiriko senideak babesa edukitzeko eta pisuen arteko loreak politak egoteko.
NARRATZAILE 5: Azeriek eta animaliek askatu zituzten arkitektuak eta eraikitzaileak eta hauek loreak, zuhaitzak eta animaliak agurtu zituzten menditik betirako joan baino lehenago. Lortu zuen ulertzen eraikitu ahal zela natura arriskuan jarri barik.
NARRATZAILE 1: Arazoa denontzat konpondu zen eta bakea eta harmonia itzuli ziren basora. Gizakia konturatu zen ingurumena zaindu, babestu eta errespetatu egin behar dela.
 (DENAK ATERATZEN DIRA AGURTZERA)
 (TELOIA ISTEN DA)




DIRUAK SENDATU DU (6. MAILA)


Baserri batetako sukaldean dauden tirabira eta istorio xelebreak kontatzen dira. Zapatari trakets bat eta diru-kontuak ederki entzuten dituen aitona gor baten artekoak batez ere.

PERTSONAIAK
Aita
Ama
Aitona
Amona
Izeba
Alaba
Umea
Emakumea
Koplaria
Josetxo
Apaiza
Kontxixi

(Sukalde zahar batean aitona-amonak, gurasoak eta izeba ari dira lanean: aitona artoa aletzen; amona eta izeba irakurtzen; aita, zapataria, zapatak konpontzen; eta ama galtzerdiak konpontzen.)

Amona      Egunero jaisten nintzen ni herrira, egunero, marmkitak hartuta.     Baita jai egunetan ere.        
     
Ama    Horregatik zaude orain hain okertuta.       

Amona    Okerra bai, baina burua zuzen, e, zuzen.

Aitona    Zer, gizen?

Amona     Gizen ez, zuzen, zuzen.

Aitona     A! Goizen.

Aita    Ni ere okertuko naiz martxa honetan.

Ama     Bai, egunean oinetako pare bat ere ez duzu konpontzen eta.

Aita    Zuk zer uste duzu, oinetakoak konpontzea taloak erretzea dela?

Ama     Ez, errezagoa.

Aita     Errezagoa?

Ama     Noski. Zuk utzitakoak nik bukatu izan ditut behin baino gehiagotan.

    ( Alaba sartzen da soinekoa eskuan duela)

Izeba     Nora zoaz orain, Iñaxi?

Alaba    Festara, izeba; ez al dakizu Orexako festak direla? Ama, hau plantxatzen denbora asko behar al duzu?

Ama    Ez, baina zuk ere ez duzu asko behar eta nik baino sasoi hobea daukazu.

Amona    Horixe, hartu plantxa eta hasi! Jesus, Mari eta Jose, nik plantxatu ditudan arropa pilak.

Aita    Baita nik ere.

Amona     Zuk, zuk plantxatu? Bai, ipurdi azpiko kojina.

Aitona     Zer, mina?

Amona     Mina ez, kojina, kojina.

Aitona     A! Fina.

                     (Umea sartzen da sukaldean)

Umea    Aita, propina emango al didazu kontu bat esaten badizut?

Aita    Zer kontu? Tira, tira, esan azkar.

Umea     Josetxo, neska batekin ikusi dudala.

Amona    San Donato! Dagoeneko neska batekin.

Aita    Josetxo, zure anaia? Eta non ikusi duzu?

Umea    Herriko plazan, Iturraldeko Ramonarekin.

Amona    San Donato! Herriko plazan gainera. Zer zurrumurru ote daude herrian.

Alaba     Tira amona, orain ez da lehengo konturik eta.

Umea    Propina, aita.

Aita    Zer propina eta zer arraio. Zoaz kalera hemendik.

Izeba    Lotsak ez du behintzat galduko ume hau.

Umea    Joe, hurrengo batean ez dizut ezer kontatuko.

                  (Atera egiten da)

Amona    Lotsagabea.

Aitona    Zer, labea?

Amona    Labea ez, lotsagabea, lotsagabea.

Aitona    A!  Loa baino hobea.

                  (Atea jo dute)

Emakumea Erabat kezkatuta natorkizue gaurkoan, ikusitakoa ikusi ondoren.

Ama      Eta zer ikusi duzu ba, Joakina?

Emakumea  Gure garaian ez zen holako konturik, gaur egun berriz.

Izeba         Gaur zer?

Aita        Txakurren bat ikusi al duzu zapatak jantzita?

Emakumea   Ez, txakurra ez, zuen seme Josetxo.

Aita        Gure semeak ez du zapata faltarik izan, horretarako nago ni.

Emakumea   Zapatak bazituen bai, baina neska bat bere inguruan.

Amona    San Donato! Herri osoa guri begira.

Aitona    Zer, mendira?

Amona    Mendira ez, begira, begira.

Aitona    A! Sokatira.

Alaba    Eta zer gertatzen da? Bi gazte elkarrekin ikusi dituzulako arnasa hartu ezinik jarrita.

Ama     Ez zaitez kezkatu horregatik, Joakina. Zer kalte ikusten duzu bi gazte hizketan egotean?

Alaba    Zulo guztietatik begira zaude zer ikusiko zain.

Emakumea Beno, zuek jakin beharreko kontua zela iruditu zait eta horregatik   kontatu dizuet. Konpondu al dituzu nire zapatak?

Aita    Bai, hementxe dituzu.

Emakumea  Mila esker, Jainkoak ordainduko dizkizu.

                 (Joan egiten da)

Aita    Jainkoak ordaindu? Jainkoak konpondu al dizkio zapatak honi?

Alaba    (Haserre) Dena gaizki ikusten du horrek. (Amak soineko plantxatua ematen dio eta janztera joaten da)

Koplaria    Besteen inbiditan
    herriko gaiak kontari
    etxez-etxe nahasten ditu
    kontu txoro ugari.

                 (Kontxixi agertzen da)

Kontxixi    Ai, ai, ai, ai! Hau ere niri gertatu behar zitzaidan.

Izeba    Zer duzu Kontxixi, min hartu al duzu?

Ama    Etxeko zakurrak ez zizun ba helduko?

Kontxixi    Ez, ez, zuen txakurrak asko maite nau, gaur ere ogi kozkor bat eman diot.

Ama    Ba nengoen ba ni.

Izeba     Jakiteko gogoz nago oraintxe. Zen gertatu zaizu?

Kontxixi     Ez zenuke berehalakoan asmatuko.

Aita    Ibili dantzan, hamabi urte dituzulakoan.


Kontxixi    Zaude isilik, alferrontzi arraioa, erru osoa zurea da ta.

Aita     Hara, berriz. Isilik egon izan banintz....

Kontxixi    Gogoratuko zarete goizean nola eraman dudan zapata parea ustez konponduta.

Denak    Bai, bai.

Kontxixi    Ba, ikusi orain denok. Hau al da oinetakoak konpontzea?

                 (Iltzea erakusten die)

Amona    Nolako iltzetzarra, zorrotza gainera.

Aitona    Zer, niñera?

Amona    Niñera ez, gainera, gainera.

Aitona    A! Bainera.

Aita     Tira, tira, hori kolpe batekin konponduko dut nik.

Kontxixi     Zapata bai, eta nire hanka? Ai, ai....

Aita    Kitto! Barkatu, emakume, ez da horrenbesterako izango.

Kontxixi    Beste zapataririk herrian balego....(Badoa herrenka)

Izeba    Kontxixi honek beti du zerbait. Jakin nolakoa den eta iltzea utzi zuk berriz.

                (Josetxo txistua jotzen sartzen da)

Josetxo    Iepa!

Aita    Gustora dator gure mutil hau gaur.

Izeba    Bai, ez dira egun guztiak berdinak izaten,

Aita    Zer, ondo, plaza inguruan paseatuz?

Josetxo    Beno, egon da mingainluzeren bat hemen.

Aita    Lan piska bat egin beharko zenuke ezta?

Josetxo    Ez aita, ogi piska bat hartu eta banoa.

Aita    Etxetik kanpo aurkitu al duzu lana?

Josetxo    Bai, bokadiloa jaten.

Amona    Oraingo gazteak jan eta paseatu.

Aitona    Zer, gosetu?

Amona     Gosetu ez, paseatu, paseatu.

Aitona    A! haixetu.

                (Semea joaten da eta alaba etortzen da)

Alaba    Zer moduz nago, ama?

Ama     Apaina, oso apaina. Dotore zaude soineko honekin..

Izeba    Oso polita zaude, Iñaxi.

Alaba    Banoa, e!

             (Ate aldera abiatzen da)

Aita     Bederatzietarako etorri, e!

Alaba    Bederatzietarako? Zer egin behar dut bederatzietarako etorrita, oiloak perratu?

Ama    Egia. Gizona, zaude isilik eta utz ezazu alaba pakean.

Alaba    Zaude lasai, etorriko naiz.

                 (Joan egiten da)

Amona    Ene! Ni, gaztetan, inoiz berandu etxeratu banintz, akabo hilabete osoko festak.

Aitona    Zer, peztak?

Amona    Peztak ez, festak, festak.

Aitonak    A! Gaztak

Koplariak    Zuen seme-alabok
    Egun batez nork kenduko
    lasai utzi, ez beldur izan
    ez baitira galduko.

Ama     Ea nolako pastela atera zaigun gaurkoan.

     (Labetik pastel ederra ateratzen du)

Izeba    Ño, itxura ederra dauka. A zer nolako pusketa jan behar dudan gaur gauean.


Ama    Orain txokolate pixka bat bota gainetik eta lixto!

    (Atea jotzen dute eta apaiza agertzen da)

Apaiza    Arratsaldeon denoi.

Amona    Arratsaldeon zuri ere, On Kandido.

Aita    Beno! Falta zena.

Amona    Gazta eta ogi piska bat nahiko duzu, ba? (Bila joaten da)

Apaiza    Ez, ez, estimatuta dago, baina ez dut batere goserik.

Aita     (Berekiko) Ezetz esan eta gero gazta erdia jango du.


Amona    Eseri, eseri hementxe. Ardo piska baten bila noa (Ardo bila joaten da)

Aita     (Berekiko) Beno, akabo botila ardoa.

Amona    Holaxe, holaxe. Hartu gazta eta ogia lasai. (Amak ematen dion bitartean)

Apaiza    Holako etxeak ez dira asko geratzen.

Aita    Holako apaizak ere ez.

Amona    (Aitonari) Ikusi al duzu On Kandido?

Aitona     Zer, bandido?

Amona     Bandido ez, Kandido, Kandido.

Aita    Nahiko bandido bai.

Apaiza    Ba bisitatxo bat egitea pentsatu dut prozesioko argazkiak erakutsiz.

Denak    Ea, ikusi (inguratzen dira denak)

    (Bitartean lapur bat sartzen da hanka puntetan eta tarta eramaten du)

Izeba    Begira hemen zer ondo atera naizen.

Aita    Hemen ere edaten ari zinen, On Kandido.

Apaiza    Z u ere ez zinen urruti izango.

    (Akolitoa presaka sartzen da)

Akolitoa    On Kandido, On Kandido, Bidegoinetako Anttonio etorri dela gurdia bedeinkatzeko asmotan.

Aita    Eskerrak, gaztarik gabe geratzen ari ginen eta.

Izeba    Zaude isilik, gizona.

Apaiza    Ordainetarako zerbait ekarri ote du?

Akolitoa    Baietz uste dut, zaku bat ageri du behintzat gurdi gainean.

Apaiza    Goazen orduan. Beno, mila esker, argazkiak hemen utziko ditut     egun batzuetan. (Joaten da)

Denak    Agur, bai, agur.

Aita    Argazkien bila etortzen denerako merienda prestatu.

Izeba    Ez duzu behintzat bakean utziko.

    (Argazkiak ikusi ondoren beren lekutarea joaten dira)

Ama    Nola liteke?

Aita     Zer duzu orain?

Ama    Zer dudan? Nork eraman du hemendik txokolatezko tarta?

Aita    Azkenean ez gazta eta ez tarta. Esaten dizuet nik jende gehiegi     sartzen dela etxe honetan.

    (Umea agertzen da eskuan biletea duela)

Umea    Begira ama, berrogeitahamar euroko biletea aurkitu dut.

Aitona    Nirea, nire biletea da.

Amona    San Donato! Diru kontuak ederki entzuten dituzu zuk.

Aitona    Goizean galdu zait.

Umea    Tira, tira aitona. Azken hamar egun hauetan ez zara etxetik atera     eta.

Aita    Hara, diruak sendatu du aitona.

Ama    Hau diruzalea! Nola garbitu zaizkion orain belarriak.

Koplariak    Diruaren usainak
    sendatu digu aitona   
    berak ondo bereizten ditu
    gauza txarra eta ona.

Aita    Diru hori nik zuretzako utzi dudan propina izango da.

Umea    Zure propinaren zain banengo!

Ama    Diru horrekin zergatik ez duzu txokolatezko tarta bat ekartzen?

Izeba    Horixe egin behar zenuke.

Umea    Jooo...Beno, ondo da. Gero nik jan besterik ez dudala egiten     esango didazue.

    (Joan egiten da)

Amona    Ai, zer mutiko txintxoa.

Aitona    Zer, pintxoa?

Amona    Pintxoa ez, bitxoa, zu bai zarela bitxoa.

Koplaria    Familia arrunt batek
    duen bizitzeko era
    kantu honek erakusten du
    ipuinaren bukaera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario