2011/05/25

ARRATOIAK KOLOREZ JOSITA

Gaurko antzerkiak:
Arratoien asanblada (3. Maila)
Koloreen eztabaida (3. Maila)
Jostun ausart txikia (2. Maila)



Arratoien asanblada

Titino, Ramona, Perez, Ramon, Neska, beste saguak, katua
Agertzen da Ramona andra eta leku guztietatik bilatzen du.
 Titino
Egun on, Ramona andra! Kezkatua al zaude?
Ramona
Nola ez naiz egongo, ba!! Duela luze Perez joan da eta oraindik ez da itzuli.
Titino
Kezkatuta
Nola? Perez ez dago? Katuarekin topo ez egitea espero dut!
Ramona
Ai ama!
Perez korrika sartzen da. Ramonak besarkazen du.
Perez
Netatuta
Azkenik etxean nago! Ze susto, katuak eman didana! Ia ia buztana gabe geratzen naiz.
Ramona

Lehengo katua lotia zen eta lasai- lasai bici ginen. Baina oraingoa….

Titino
Pasaden astean gure bi lehengusuak jan zituen.
Ramona
Gosez eta itxita egon behar gara. Ez gauez, ez egunez ez naiz ateratzen.
Perez
Amaitu dira kexak! Berehala zerbait egun behar dugu.
Titino
Alai
Badakit!! Arratoen asanblada egin behar da.
Perez
Hori da ideia ona!
Titino Oihukatzen
Etorri, etorri!! Asanblada daukagu!!!
Beste sagu batzuk agertzen dira. Mahai bat ateratzen dute. Eta izkanbila sorteen da.
Titino
Kanpaia astinduz
Isildu! Isildu mezedez!! 
Isiltzen dira.
Ramon
Mahiaren gainean oihukatzen
Hemendik aurrera asanbladako lehendakaria izando naiz eta….. ( hasten dira hitz egiten besteok)
Perez
haserre
Harira, harira!!!
Titino
Katura! Esan nahi duzu, ezta? 
Sagu batzuek
Batera
Nahi dut hitz egin!
Eta nik!
Nik hitz egin nahi dut!
Baita nik ere!
Nik mesedez!
Titino  Kanpaia astinduz.
Ramon

Esan nahi nuen bezala… Hemen gaude bilduta, erabakitzeko ser egiten dugun.
Hasten dira baxu hitz egiten.
 Perez
Ni! Hitza eskatzen du.
Sagu batzuk
Hitz egin, hitz egin!!
Perez
Urduri
Ba…ni…. La…gunak
Sagu batzuk
Jesarri!
Isildu!
Ez daukazu ezer esateko!
Ramon
Errespetua mesedez. Titinok hitz egingo du.
Titino
Katua lotzea idea ona ematen du.
Sagu batzuk
Denak batera
Hori ezin da!
Oso zaila da!
Txikiak gara!

Ramon
Denok batera hitz egiten baduzue ez gara ados jarriko!

Neska lasaia
Hitz egin nahi dut
Ramon

Zer??
Neska
Nire ustez pintura botatzea oinetan idea ona da, horrela jakingo dugu ia pasatu den a la ez.
Sagu batzuk
Idea oso ona!
Ez dago txarto!!
Primeran!!
Kanpaia astindu.
Titino
Ez nago batere ados. Katua ibiltzen bada leku guztietatik lurra oso margoztuta egongo da, eta ez dugu jakingo non dagon momentuan.
Perez
Orduan goardiak egondo dira, abisatzeko.
Saguak hankekin lurrean ematen dute
Sagu batzuk
Katuak goardiak jango ditu!!
Zelako idea txarra!
Pentsatu behar da hobeto!
Kanpaia. Neska berrio hitz egin nahi du.
Neska
Eta kaskabiloa jartzen diogu?
Sagu batzuk
Bai!! Jakina!!
Ideia oso ona!!
Gora Neska!!!
Txaloka hasten dira.
Ramon    
Denok ados? ( Altxatzen dute besoa)
Egingo dugu!
Perez
Baina… Nork jarrito dio?
Sagu batzuk
Hori bada arazoa!
Arazo itzela!
Denok isil isilik. Kezkatutak.
Nik katarroa daukat (doministuku egin)
Ni lodia naiz eta ezin dut korrika egin
Ni hain argala naiz …..
Ez dut piperrik ikusten!
Oinetako mina daukat...
Beldurtuta nago!
Ramon
Lasai, lasai!
Sagu batzuk
Isilik egoteko!
Ahoa itxi!
Zu besterik ez duzu hitz egin nahi!
Saguak hemendik bestera korrika egiten.
Katua agertzen da
Perez
Oihukatzen
Katuaaaaaa, estera!!!!!!
Denok desargertzen dira
Katua
Sagu hauek zer uste dute, ni arrapatzea? Hori ez da normala, nik jango ditut. Hori bai!!!!     


Koloreen eztabaida

 Erdi borobilean loreak eserita lurrean. Koloreak satzen dira, eta epaileak erdian eserita. Koloreak beren izenak aipatu, bata bestari oihukatzen bere izena

EPAILEA
-Nahiko!   Zer gertatzen da?
URDINA
-Epaile jauna, ni urdina kolorea naiz, jendaren favoritoena.
GORRIA
-Epaile jauna, ni gorria naiz, maitasunaren kolorea.
HORIA
-Ni horia naiz, berotasunaren kolorea.
BERDEA
-Epaile jauna, ni berdea naiz, itxaropenaren kolorea naiz.
ZURIA
Ni zuria naiz, bakearen sinboloa naiz.
BELTZA
-Epaile jauna, beltza naiz, begi guztietan nago, eta argia erakartzen dit.
EPAILEA
-Baina zergatik zaudete eztabaidatzen?
URDINA
-Epaile jauna, naturan nago, bai zeruan, bai itsasoetan.
LORE URDINA altxatzen da
-Barkatu, zerbait esan nahi…
URDINA loreari kentzen
-Lore urdinak oso politak dira zelaietan. Hain polita naiz, urdina, besteon baina inportanteagoa naiz.
GORRIA Urdinera begiratzen
-Ze lore urdin… gorriekin ez dira konparatuz!! Fruto gorriak ere politeenak dira lorategian!
LORE GORRIA altxatzen da
-Bai, baina ere……
GORRIA  loreari kentzen
-Epaile jauna, umeek asko maite naute, beraien arropa, jostailuetan nago, mundo kolorerik onena naiz.
HORIA Gorriari begiratzen
-Harritzekoa da!! Lore horiek ere jendeari erakatzen diote.
LORE HORIA
-Baina nire ustez….
HORIA loreari kentzen
-Jauna, eguzkiaren kolorea naiz, urrearena, eta gizarte behar dituzten gauza beharrezkoak.

BERDEA
-Epaile jauna, natura ia ia osoa verdea da. Ez dago loretegirik verde kolorea ez daukana.
LORE BERDEA
-Hori egia da, baina…
BERDEA loreari ahoa estaltzen
-Ni bizitzaren kolorea naiz.
ZURIA
-Ni argiena naiz, nigan veste kolore guztiak isladatzen dira.
LORE ZURIA
-Esan beharra daukat….
ZURIA loreari ukondokoa ematen
-Ilargia zuria da, eta horregatik onena naiz.
BELTZA
-Barkatu, baina ni gabe kolore zuria ez zen sortuko.Lurra beltza naturaren ama da.
LORE BELTZA
-Zergatik ez diguzue entzuten?
BELTZA loreari kentzen  
-Ikatza aberastasuna da, gaua beltza da, hauxe da onena naizela.

ZURIA  beltzari
-Zikina!
BELTZA zuriari
-Garbi!!
Kolore guztiak eztabaidatzen daude, iskanbilak sortzen ari dira, artilezko pilotak botatzen diote elkarri. Bapatean korapiloa eginda daude.
EPAILEA
-Nahiko, nahiko da!!!!Entzun dugun guztia txorakeria baino ez da. Denok naturan zaudete, denok beharrezkoak zarete.
Benetan gustatuko litzaizuke lore guztiak kolore bakarrekoak izatea? Desberdintasunean edertasuna dago. Denok oso inportanteak zarete. Zergaitik ez diezue entzuten?

LORE URDINA
-Lorategia lorez beteta ikustea munduko irudi politeena da.

LORE GORRIA
-Lorategiak bihotza alaitzen du, usaimena, ikusmenaren bidez.

LORE HORIA
-Ez dira zuhaitz bakarreko hostoak edo fruituak polita egiten dutenak, baizik zuhaitz askokoak.
LORE BERDEA
-Gizartean arrazako asko daude, kolore desberdinak, baina denok bihotzean berdin.

LORE ZURIA
-Desberdintasuna musika bezalakoa da, ordenean eta jarraian armonía sortzen da.

LORE BELTZA
-Gogoratu lorategian hain veste lore, hain beste kolore, poza sentitu!!

Denok alai-alai, eta lagunak izaten badoaz ( Abesten ).



JOSTUN  AUSARTA


Narratzaileak:  Udako goiz batetan, jostun txiki bat, gelditu gabe
                           humore onez josi eta josi ari zen bere etxeko  leiho
                           ondoan.  Bapatean, nekazari bat kaletik pasatu zen
                           mermelada gozo eskaintzen:

Nekazaria  -  Mermelada gozoooo!  Mermelada merkeee!!! Zapore
                        guztietako mermelada!

Jostuna  -  Eh, nekazari, etorri hona, zuk duzun mermelada gozo
                  hori nik erosteko.

Nekazaria  -  Marrubi gozoenekin prestatu dut nik nire etxean.

Jostuna  -   Ummm, marrubizkoa, gehien gustatzen zaidan
                  mermelada! Emaidazu mermelada lau goilarakada,
                  mesedez.

Nekazaria  -  Lau goilarakada? lau pote esan nahi duzu, ezta?

Jostuna  -  Bai zera, nahikotxo daukat lau goilarakadekin.

 Nekazaria  -  Bai zarela  zeken  , tori zure mermelada, eman 9
                      zentimo.
Jostuna  -  Tori 10 zentimo eta geratu bueltekin.

 Nekazaria  -  Mila esker eskuzabal halako hori!
Narratzaileak: nekazaria amorruz beterik, erosketa handiago                                    espero baitzuen.jostunaren etxetik joan zen.
Jostuna  -  Mermelada ogi xerra batean zabaldu dut dastatzeko,
                baina aurrena lana bukatzea nahiago dut.     

Narratzaileak: Mermelada  freskuaren usain gozoa gela guztian
                         zabaldu zen eta euli multzo bat mermelada
                         frogatzera abiatu  ziren.

Jostuna  -  Eh, nork gonbidatu zaituzte? Alde hemendik! Alde
                hemendik! Zuekin akabatuko dut. PLAS!!!!   Bat, bi,
                hiru, lau, bost, sei eta  zazpi, ZAZPI KOLPE BATEAN HIL
                DITUT!
( Bikote bat pasatzen dira hortik)

Bikotea 1 - Zer? zazpi hil dituzula?  Bai zarela indartsua!

Bikotea 1 - Berak bakarrik egin du! Oso ausarta izan da.

Bikotea 2 - Zer egin du berak bakarrik?

Bikotea 1 - Zazpi Erraldoi batera hil dituela?

Jostuna  - Nola?  Eh, nik ……. zera………

Bikoteak 1-2-  - Herriko indartsuena, herriko ausartena,  Gora     gure jostuna!   GORA!!!!

Narratzaileak: Herriko jendeak zazpi erraldoi hil zituela pentsatzen
                     hasi ziren, baina BAI ZERA, zazpi euli besterik ez ziren.
                     Hasieran gure jostuna gaizki zegoen baina gero……

Jostuna  - Zazpi erraldoi hil ditut, oso indartsua naiz!. Gerriko
               batean idatziko dut munduak jakin dezan.

Narratzaileak: Esan eta egin, hartu zuen bere gerriko berria eta
                     mundua ezagutzera joan zen. Baina bat batean…

Jostuna: Egunon! munduan zehar nabil ogro guztiak akabatzeko
             asmoz, nik zazpi hil ditut kolpe batean!

Erraldoia 1  -  Ja ja ja zazpi hil badituzu ni baino indartsuago   
                        izango zara.
Jostuna  -  Baaai!, egin apustu bat  nirekin.

Erraldoia  1 -  Bale, harri bana botako dugu ea nork bidaliko duen
                 urrutien.

Narratzailea  - Ogroak harri bat hartu zuen baina gure jostunak
                     txori  bat hartu zuen harri bat zela esanez.

Erraldoia 1 – Hara, egia da!  Oso indartsua zara! Etorri nirekin, nire
                   anaiek zu ezagutzeko.

Narratzailea – Biak, ogroak bizi ziren etxera joan ziren, eta ogroei
                        ez zitzaien batere gustatu haiek baino indartsuagoa
                        izatea. Horregaitik berarekin akabatzea pentsatu
                       zuten.

Ogroak 2 – Akabatu behar dugu jostun madarikatu honekin!

Ogroak 3 – Bai, bai ezin da munduan bizi  gu baino indartsuagoa dena.

Ogroa 4 – Gauean, lo egiten duen bitartean makila handi batekin
              joko dugu.

Ogroak – Hala  egingo dugu,  jajaja.

Narratzailea – Jostunak dena entzun zuen eta gauerako ideia bat
                        bururatu zitzaion.

Jostuna -  Ohe azpian jarriko naiz

Ogroak – Ixilidu, ez egin zaratarik!  Plis,  plas,  pon  pun,   

                                          Teloia itxi

Narratzailea – Hurrengo goizean, ogroak gozaltzen ari ziren
                 bitartean…

Jostuna -  Egun on , lagunak!

Ogroak – Ahhh, goazen hemendik!  Ahhhhhh

Jostuna -  Jajaja Bai beldurtiak diren! Banoa mundua ezagutzera.

Pajeak – kaixo, zu zara jostun txiki famatu hori?

Jostuna – Bai, neu naiz. Zer ba?

Pajeak – Gure erregeak bidali gaitu zure bila, jauregiaren hurbiletik
                bizi diren bi ogro zuk akabatzeko.

Jostuna -  Bale, goazen errege – erreginarengana.

Jostuna – Errege, erregina  (agurtu moduan)

Errege-erregina – Komentatu digute zuk zazpi ogro hil dituzula
               kolpe batean.

Jostuna – Bai, eta beste lau ospa egiten lortu egin dut.

Erregea -  Gure basoan bizi diren bi erreldoiengandik  libratzen
                bagaituzu gure alaba emango dizugu emaztetzat. Ehun
                zaldun izango dituzu lagunzaile.

Jostuna -  Egia esan , ez dut laguntzarik behar. Kolpe batez zazpi
                 hiltzen dituenak ez du inoren beharrik bi hiltzeko. Agur.

Erregea – erregina – Agur

Narratzailea – Jostuna basoan sartu zen inolako beldurrik gabe. Eta
                          hor aurkitu zituen bi ogroak lotan.

Jostuna -  Hemen izkutatuko naiz.  (Harri bat bota dio bati)

Ogroa 5 – Eh , zegraitik jo nauzu?

Ogroa 6 – Nik ez dizut ezer egin. Ametsetan ibiliko zinen. Egizu lo!

Jostuna – Jajaja     (Beste bati harri bat)

Ogroa 6 – Zergaitik jotzen nauzu zuk orain?

Ogroa 5 – Bai zera! Nik ez dizut ezer egin!

Ogroa 6– Bai!

Ogroa 5 – Ez!

Ogroa 6 – Baietz!

Ogroa 5 – Ezetz!

Ogroa 6 – Baaaaa, emango dizut zaplastada bat ¡

Ogroa 5 – Ehhh?   Ba, tori zu beste bat!

Ogroa 6 – Uhmmmm, haserretzen ari naiz, emango dizut  ostikada bat, tori!

Ogroa 5 – Ay!!!! Nik ere emango dizut  bat.

Ogroa 5 eta 6 – Ba, orain begira zer egingo dizudan!


Narratzailea – Elkarren aurka hasi ziren borrokan, halako indarrez
                      non biek lurrean bukatu baitzuten, nekearen nekez
                      hilda.

Jostuna -  Zaldunak etorri!

Zaldunak – Zuk bakarrik harrapatu al dituzu? Bai ausarta eta
                       indartsua zaren!

Jostuna – Eraman itzazue bi ogro hauek kalabozora eta ni errege eta
                erreginarengana joango naiz.

Narratzailea: Handik laster ezkondu ziren eta erresuma osoan 7
                      egunez ospatu zen gertakari hori.  Egun hartatik
                      aurrera bake eta zorion garaia izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario