2011/04/11

PAUSOZ PAUSO...



 Korrika aurrera doa eta gu ez gara gutxiago izango beraz, gaur goizean 2. mailakoak joan dira3. mailakoei korrika non zegoen esatera eta ondorengo mezua irakurri diete:

"Egunon euskalakari maiteak! Korrika martxan dago eta Euskaraz hitz egiten baduzue oso ondo pasatuko duzuela ikusiko duzue! baina... ondo pasatzeko eta euskararekin ondo sentitzeko euskara hobetu behar duzuela jakin behar duzue. Nola hobetzen da gure euskara? Ba...
Euskaraz hitz egiten! Nola ez!
Gora San Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalakariak!"

Gero arratsaldez 3. mailakoek mapari ekin diote ibilbidea markatuz. Lekukotxoak beraiek eginak dira eta etapa bukaera markatzen duten Gabitxuak (Gabitxu = eskolalo maskota) 1. mailakoek egin dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario