2011/04/13

AURRERA BETI



Korrika bezala gu ere aurrera goaz geurearekin. Goizeko 9:00etan 4. mailakoek 5. mailakoei pasatu diete lekukoa eta Korrika Legorretan zegoela jakinarazi diete. Korrika ordu horretan non dagoen abisatzeko herri seinaleak 4. mailakoek egin dituzte.

Hona hemen gaurko mezua:

"Kaixo Euskalakariak!!
Badakizue zer den Euskalakaria?
Euskalakaria da:
Euskalakaria de lehenengo hitza 
Euskaraz egiten duen dendaria
Euskaraz sortzen duen artista.
Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.
Euskara sustatzen duen Herritarra.
Euskararen aldeko neurriak hartzen 
dituen herri-ordezkaria.
Euskaraz lan egiten duen kazetaria.
Kirolaria, iturgina...
Euskalakariak gara gu!
Gora San Gabriel!
Gora Euskara!
Gora Euskalakariak!"

Arratsaldean beraz, 5. mailakoek ekin diote gure mapari beste etapa gehituz. Badoa aurrera Korrika eta aurrera goaz gu ere.


No hay comentarios:

Publicar un comentario