2010/06/29

IPUIN LEHIAKETA

Urtero legez aurten ere ipuin lehiaketa izan dugu eskolan. Ipuinen pertsonaia nagusia eskolako maskota da, hau da, Gabitxu. Eta aurtengo gaia: Gabitxu kirolaria. 2. mailako ikasleek ere hartu dute parte (noski) eta hona hemen irabazleak:


GABITXU SOKA TIRA EGITEN

Gabitxu etxean zegoen pentsatzen: nik soka tira talde bat egin behar dut. Kalera joan zen eta bi ume ikusi zituen asperturik. Gabitxuk esan zien umeei: nahi duzue nirekin soka tira taldea egin? Eta umeek erantzun zuten baietz. Ba goazen beste umeak bilatzera! Joan ziren parkera eta beste lau ikusi zuten. Gabitxuk esan zien: nahi duzue gurekin soka tira taldea egin? Baietz erantzun zioten eta Gabitxuk esan zuen: ba goazen entrenatzera, bat, bi eta hiru, tiratu, benga. Bihar txapelketa izango da, hamarretan egon behar gara.


Eguna pasatu zen. Jende asko zegoen eta hasi ziren. Tiradak galtzen hasi ziren baina Gabitxu oso indartsua zenez bultzada bat eman zuen eta irabazi zuten.


Momentu horretan jende guztiak taldea aupatu zuen eta urrezko trofeoa irabazi zuten.


Olinpiadetara joan ziren eta oso famatuak bihurtu ziren txapelketa guztiak irabazi zuten eta.

Oihane. (1go saria)


GABITXU IGERITOKIAN

Egun batean Gabitxu eta Luan joan ziren igeritokira. Han, bainujantzia ipini eta gero esan zuen Gabitxuk: - Luan, ez dakit igeri egiten! Eta esan zion Luanek: - Ba nik igeri egiten irakatsiko dizut! Prest zaude?- Bai – esan zuen Gabitxuk oso pozik.

- Ba, begira, lehenengo esku bat eta gero bestea, prest?Bat, bi, bat eta bi. Oso ondo Gabitxu, orain hankekin, bat, bi, bat eta bi. Oso ondo, orain badakizu igeri egiten. Baina, Gabitxu, kendu itzazu besoetako flotagailuak!

Kendu zituen eta bazekien igeri egiten.

Iragarki bat irakurri zuen. “Igeri egiten badakizue kanpeonato bat dago eta mila euro irabaziko duzue. Orduan gabitxuk pentsatu zuen: nik irabaziko dut! Orain entrenatzera joango naiz igeritokira”.

Entrenatu eta gero afaldu zuen eta lo egitera joan zen.

Hurrengo egunean, Gabitxu ez zenez esnatu Luanek ura bota zion gainetik. Joan ziren kanpeonatora. Gabitxu bainujantzia jantzi eta uretan sartu zen. Irabazi zuen. Kopa eta dirua eman zioten. Azkenean etxera joan ziren poz-pozik.

Alazne. (2. saria)



GABITXU ETA NADAL

Behin batean Gabitxu etzanda zegoen sofan telebistan teniseko partidua ikusten. Orduan Internet begiratu zuen apuntatzeko eta baietz jartzen zuen. Orduan kotxea hartu zuen eta joan zen. Sartu zenean mutil bat zegoen entrenatzen. Orduan esan zion Gabitxuk:

Gabitxu: nola deitzen zara?

Nadal: Ni Nadal deitzen naiz.

Gabitxu: Ni Gabitxu deitzen naiz eta zertan jolasten zaude?

Nadal: Ba, tenisean jolasten ari naiz.

Gabitxu: Jolastu al dut?

Nadal: Bai, bai, jolastu al duzu baina tori erraketa. Horrela jolastu al duzu.

Gabitxu: Benga, tira, joango gara jolastera, animo.

Nadal: Bale, benga.

Gero joan ziren eta esan zion Gabitxuk: Baina nik ez dakit jolasten.

Nadal: Ba, nik irakatsiko dizut. Hartu erraketa eta aldatu arropaz.

Gabitxu: Bale, orain etortzen naiz. Banago prest.

Nadal: Orain hartu erraketa honela.

Gabitxu: Bale.

Nadal: Orain pilota honela hartu. Bota pilota gorantz eta eman erraketarekin. Badago.

Gabitxu: Badakit, badakit. Biba, biba! Eskerrik asko Nadal. Agur, Luani esango diot. Luan, badakit tenisean jolasten.

Luan: Bai? Eman bostekoa. Biba Gabitxu, biba, biba. Orain zuk irakatsiko didazu niri.

Gabitxu: Bale.

Nora. (3. saria)

No hay comentarios:

Publicar un comentario